Uztailaren 2an SPRIk Municheko bulegoa inauguratuko du.

2014ko Ekaina 13,


SPRIk Alemanian duen bulegoa, Munich hirian kokatua, uztailaren 2an inauguratuko dute ofizialki Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak berak. Tapiak iragarria zuen bazegoela asmoa bulego komertzial berri bat irekitzeko Alemanian, Alemaniako merkatuak lan-zama eta enplegu gehiago ekar dezakeelako Euskadiko enpresentzat.

Iragarpena egin eta handik hilabete gutxira ireki zen bulegoa, behin Nazioartekotze Saileko zuzendari Miren Madinabeitia Munichera joan zenean ikusteko zein izan zitekeen toki egokiena euskal enpresei zerbitzu onena emateko eta kontu administratiboak tramitatzeko.

Azken 10 urteotan Alemania Euskadiren bazkide nagusietako bat izan da inportazio eta esportazio arloan. Bera da, Frantziarekin batera, euskal esportazioen jomuga nagusia. Gure esportazioen %14,2 Alemaniara bideratzen dira. Gainera, hornitzaile gisa ere gorengo postuan dago. Bigarrenean, zehazki esanda, Errusiaren atzetik.

Azkenik, euskal enpresen ezarpen komertzial gehien duen herrialdetako bat da. Alemanian ordezkaritza komertziala duten enpresak oso gustura daude hartu duten erabakiarekin eta funtsezkotzat jotzen dute zuzeneko presentzia izatea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke