Ekonomia Digitalaren sektorean gazteentzako prestakuntza eta enplegua bultzatzeko laguntzak

2017ko Otsaila 09,

Cartel del programa Profesionales Digitales Empleo Joven
Red.es erakundeak bultzatu du deialdia.

Programak 20 milioi euroko zuzkidura du.

 

Profesionales Digitales Empleo Joven deialdia erakunde, enpresa edo fundazioei zuzendutako programa bat da, eta programan parte hartzeko IKTen arloko prestakuntza- eta enplegu-proiektuak garatu behar dituzte gazteentzat. Red.es erakundeak emandako laguntza-multzo bat da, Europako Funts Sozialak kofinantzatutakoa eta 20 milioi euroko zuzkidura duena.

 

Programaren azken helburua da gazte langabetuei aukera eskaintzea prestakuntza jasotzeko industria digitalarekin eta negozio-eredu berriekin lotutako lanbideen inguruan, eta bide horretatik, etorkizuneko potentziala duen enplegu bat lortzen laguntzea. Horretarako, deialdiak prestakuntza-proiektuentzako laguntzak banatuko ditu, baldin eta proiektu horiek konpromisoa hartzen badute prestakuntza-prozesua amaitzen duten ikasleen %30 edo gehiago kontratatzeko gutxienez 6 hilabeterako.

 

Laguntza horien bidez parte-hartzaileek prestakuntza digital aurreratua jasoko dute. Diruz lagundu daitekeen proiektu bakoitzak 100.000 euro jasoko ditu gutxienez, eta onuradun bakoitzak 2 milioi eskuratu ahal izango ditu gehienez. Elkarte eta fundazioen kasuan, proiektuen %92 estaliko da, eta enpresen kasuan %60 (%70 ETEak badira).

 

Deialdia zabalik egongo da martxoaren 9ra arte, eta eskaerak Red.es erakundearen egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira. Antolatzaileek harremanetarako telefono bat (901 900 333) eta posta elektronikoko helbide bat (convocatorias@red.es) jarri dituzte martxan, zalantza guztiak argitzeko. Deialdiaren oinarriak Red.es atarian daude.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke