ES | EU


2015ko Uztaila 08


Europako Batzordeak Startup Europe ataria jarri du martxan. Espazio horren helburua da ekintzaileak eta oinarri teknologikoko enpresa berriak harremanetan jartzea azelerazio programekin, prestakuntza eta networking ekitaldiekin, dagoeneko ongi errotuta dauden konpainiekin eta finantzaketa planekin, eta, bide horretatik, ekintzaileen ekosistemen Europako sarea sortzea.
Ataria, esan bezala, enpresa berriei nahiz azelerazio eta finantzaketa programei zuzendurik dago, eta baita ere inbertsio sareei edota lehendik existitzen diren laguntza programei. Asmoa da proiektuaren bidez ikusgarritasuna ematea startup-ei, beste konpainia edo ekintzaile batzuekin konektatzea eta startup-en ekimenak beren mugetatik kanpo eramatea. Atariaren atal batean, Europako hainbat hiritan egiten diren ikastaro eta ekitaldiak daude, eta gazte edo emakume ekintzaileentzako sare espezifikoetan sartzeko estekak ere bai.
Startup Europe sareak hainbat erronka zehatz ditu: elkarri konektatzea lehendik existitzen diren enpresa teknologikoko ekosistemak, zubiak eraikitzea startup eta inbertsiogileen artean, eta oinarri teknologikoko Europako enpresa ekimenei ikusgarritasuna ematea startup-en mapa bat sortuz. Plataformaren beste helburu bat da aukera ematea ekintzaileei ekonomia digitala bultzatzeko Europako politika berrietan parte har dezaten.
Startup Europe ataria Europako Agenda Digitalaren Ekintzailetzarako 2020 Ekintza Planaren barruan sortu da eta bat dator Startup Manifesto ekimenarekin. Mugimendu hori 2013an sortu zen, helburutzat harturik ingurune lagungarriago bat sortzea Europa osoko enpresa teknologikoentzat.

Startup Europe Initiative from the European Commission