ES | EU


2017ko Iraila 05


 “Start Innova, Summit 2017” jardunaldia aukera bikaina izango da enpresa handietako zuzendaritza-karguekin eta ekintzaile arrakastatsuekin elkartzeko eta enpresetako berrikuntzari buruz hausnartzeko, Arnaldo Muñoz (AIRBNB), Javier Rodríguez Zapatero (Ex-GOOGLE) edota, besteak beste, José Poza (MÁSMOVIL) hizlarien eskutik. Lehiaketa bat ere egingo da “joko arauak aldatzen dituzten” ekintzaileek bultzatutako sektore desberdinetako zenbait startup garrantzitsuren artean.


El Diario Vasco egunkariak antolatutako ekitaldi hori datorren irailaren 29an egingo da Donostian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Hezkuntza Sailaren babes eta parte-hartzearekin, eta SPRI Taldearen eta Bic Gipuzkoaren bitartez.

 

Berrikuntza eta talentu ekintzailea funtsezkoak dira XXI. mendeko gizarte eta ekonomiaren garapenerako. Ildo horretatik, STARTinnova Summit ekimena topagune aitzindari bat da, non Hezkuntza eta Enpresa munduko berrikuntza eta ekintzailetza elkartzen baitira. Hezkuntza eta Enpresa txanpon beraren bi aurpegi dira, eta bien arteko konexioak aukera emango digu berrikuntzarako potentziala handitzeko, ekintzaile izateko gai diren pertsona, ikastetxe eta enpresen garapenaren bidez.

Nazioarteko adituak, enpresetako lider ezagunak, Hezkuntza Ekintzailearen arloko esperientzia arrakastatsuak eta, besteak beste, berrikuntzarako gaitasun handiko startupen erakusleihoa. Eskaintza interesgarria inondik ere irakasle, enpresetako zuzendari, ekintzaile, inbertitzaile eta berrikuntzako profesionalez osatuko publikoarentzat.

 


Mentoring espazioa

STARTinnova Summit ekitaldian “mentoring” espazio bat eskainiko da lehenengoz, Gaztenpresa Fundazioaren eskutik. Parte hartuko duten tutoreak goi zuzendaritzako karguak dira edo izan dira, eta beren denbora eta ezagutza eskainiko dizkiete ekintzaileei, laguntza emanaz proiektuetan sortzen diren zalantzak eta gabeziak estaltzeko espezifikoki garatutako metodologia baten bitartez.

 


Startup lehiaketa

Gure inguruko azeleragailu eta haztegi nagusiek izaera berritzailea eta hazteko potentziala duten 4 startup aukeratuko dituzte, ondorengo irizpideen arabera: inpaktua, bikaintasuna eta inplementatzeko gaitasuna. Aukeratutako startupek inbertitzaile eta erreferentziazko enpresetako zuzendarien aurrean aurkeztuko dute euren burua. Hauek dira jomuga sektoreak: Digitala, Food, Smart Cities, Bio-osasuna, 4.0 Industria eta Energia.

 


Amaitu da ekitaldi batean entzule huts izatea!

STARTinnova Summitek proposatzen dizu ETORKIZUN KUTTUNAK ekimenean parte hartzea: Lan arloko gosari bat eta Harvardeko Unibertsitateak diseinatutako eraikuntza kolektiboko dinamika bat, non irakasleak, enpresetako zuzendaritza-karguak, ekintzaileak eta bestelako parte-hartzaileak elkartuko diren etorkizuneko eszenatokiak diseinatzeko jarduera inspiratzaile batean.

Jardunaldiaren amaieran, Carmen Pellicerren lantaldeak aurkeztuko ditu dinamikaren ondorioak eta hortik eratorritako lan-ildoak. Posible da Hezkuntza eta Enpresaren munduak bateratzea, bultzada bat emateko berrikuntzari eta talentu ekintzaileari.

IRAILAK 29 / 8:30etik 15:00etara.
MIRAMÓN PARKEKO ERAIKIN NAGUSIA + EUREKA! MUSEOA / DONOSTIA

+info: www.startinnovasummit.com