ES | EU


2015ko Iraila 15


Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia ikerketa proiektu batean parte hartzen ari da negozio berrien potentziala ezagutu ahal izateko. Proiektua azken bost urteotan Gaitek programan parte hartu duten konpainiei zuzenduta dago, hots, produktu berrientzako laguntzak eskaintzen dituen ekimenean parte hartu dutenei. 2014an Gaitek programak 36,3 milioi banatu zituen laguntzatan 784 konpainiaren artean.


SPRIk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako Enpresa Garapeneko Euskal Agentziak, euskal enpresen ekintzailetzarako gaitasuna aztertuko du datozen hilabeteetan. Ikerketa proiektu bati ekin dio Deusto Business School-ekin batera (Deustuko Unibertsitateko negozio eskola), zeinaren bidez baita ere aztertuko duten konpainietako zuzendaritza-karguen lidergo profila.

Euskal enpresen berrikuntzei esker sortutako negozio berrien ekintzailetzarako potentziala ezagutu nahi dute azterlan honen bitartez. Hala, gure enpresen hazkundea eta lehiakortasuna bideratuko duten ekimen berriak eskaintzea izango da txostenaren amaierako helburua.

Ikerketak kontuan hartuko ditu beren izaera berritzaileagatik nabarmentzen diren proiektuak, hau da, azken bost urteotan Gaitek programan parte hartu dutenak. Produktu berrien garapenera argi eta esklusiboki bideratutako proiektuei zuzenduta dago SPRI Taldearen laguntza-ekimen hori. Iaz Gaitek programaren laguntzak 36,3 milioi euroraino iritsi ziren, eta 784 enpresa izan ziren horien onuradun, euretatik %79a ETEak.

SPRIk eta Deusto Business School-ek inkesta anonimoak bidali dizkiete enpresei datozen hilabeteetan enpresarien informazioa jasotzeko; datuak jaso ondoren, aztertu eta amaierako txostena idatziko dute.