ES | EU


2017ko Iraila 12


Euskadi eta eskandinaviar herrialdeak, bi herri berritzaile, bakoitza bere berezitasunekin eta bakoitzak bere modu partikularra duelarik bizitza, harreman profesionalak eta seriotasuna ulertzeko, konstante izateko eta harreman komertzialak egiteko. “Nordic Basque” ekitaldian sorkuntzaren eta teknologiaren hainbat sektoretako profesionalen talde bat bilduko da, lotura estua duena Euskadirekin eta eskandinaviar herrialdeekin.

Ongi jakinik beharrezkoa dela sormena eta teknologia batzea enpresa-garapena sustatzeko, ekimen hau sortu zuten, bi kulturetako ekintzaileei nahiz enpresei ideiak eta proiektuak partekatzen laguntzeko, eta horrela, negozio-aukera berriak sortzeko. Halaxe sortu zen “Nordic Basque Forum”, zeina topagune dinamiko bat baita ekintzaileentzat, enpresentzat, erakundeentzat eta instituzio publiko zein pribatuentzat.

 

Datorren urriaren 19an egingo da Bilbon “Nordic Basque Forum” ekimena, berrikuntzak gizarteen sektore estrategiko batzuetan –Hezkuntza, Kutura, Turismoa eta Osasuna- duen aplikazioari buruzko erreferentziazko ekitaldia Euskadin eta eskandinaviar herrialdeetan.

“Ongi dakigu bi eskualde horiek potentzial handia dutela hazkunde ekonomiko eta sozialerako, funtsezko sektoreetako berrikuntzaren bultzada dutelarik. Bi eskualdeek badituzte aukerak erreferente izateko hazkunde horretan”.

Sortzaileek bertatik bertara erakutsiko dituzte eurek garatutako produktu eta zerbitzuen zenbait kasu erreal eta arrakastatsu, dinamizazio ekonomikoa sustatzen dutenak produktu eta zerbitzu horien sektoreetan. Ekitaldiak formatu dinamikoa izango du eta helburutzat du gehiago jakitea sektore horietan teknologia berriak eta berrikuntza erabiltzeko jardunbide egokiei buruz (pribatu nahiz publikoak).

Foruma beraizik zuzentzen zaie sektore teknologikoko eta jarduera-sektore nagusietako ekintzaileei, akademikoei, enpresei eta profesionalei, eta baita ere erakunde publikoetako berrikuntzako eta ekonomia- eta enpresa-sustapeneko sailei, enpresa-haztegi eta azeleratzaileei, ideia eta aukera berriak behar dituzten ETEei, ikastetxeei, etab.

 

Nordic Basque Forum: urriaren 19an Bilbon
www.nordicbasque.com/nordic-basque-forum