ES | EU


2015ko Ekaina 12


Orkestra-Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunaren Euskal Institutuak  Crecer+ Business Angels plataformaren XIII. Inbertsio Foroa antolatu du datorren ekainaren 16rako. Ekitaldia bereziki zuzenduta dago proiektu ekintzaileetan inbertitu eta halakoak bultzatu nahi dituzten inbertitzaile pribatu guztiei.


Topaketa Deustuko Unibertsitatean ospatuko da, La Comercial eraikinean (Bilboko campusa) eta bertan aurkeztuko dira hazkunde potentzial handiko bost proiektu ekintzaile .   Ekitaldian parte hartu nahi duenak zabalik du jadanik izena emateko epea .

Crecer+ Business Angels sareari buruz

Crecer+ Business Angels sarea (BAC+) 2011n sortu zen Euskadin, Crecer+ plataformaren barruan, ekintzaileen finantzaketa premiei erantzuteko. Sare ireki eta orokor bat da eta EAEko ekintzaileekin nahiz beste eskualde batzuetakoekin egiten du lan.

Helburu zenbait ditu: espazio bat sortzea Business Angel-ek identifikatu ditzaten inbertsioak hartzeko prest dauden proiektuak (Investment ready); finantzaketa errondak egitea ezagutza partekatuz;  edo nazioarteko inbertitzaileekin ko-inbertitzea. BAC+ plataformak helburutzat du baita ere prestakuntza ematea inbertsio-jarduera orokorrari eta gai espezifikoei buruz, erakundeetan lobby lana egitea beren interesak defendatzeko, fiskalitatea, eta ekintzaileentzako espazio bat sortzea,  finantzaketa-iturri, kontaktu-gune edo bide-erakusle izan dadin ekintzaileentzat.