Mondragon Korporazioko industria kooperatibek pertsonala handitu zuten 2014an

2015ko Uztaila 17,

Spri_Emprendimiento_CorporacionMondragon
Mondragon Korporazioaren eraikinaren irudia

Mondragon Korporazioko industria kooperatibak iazko urtean 31.736 langile izatera heldu ziren, aurreko ekitaldiarekin alderatuta 957 enplegu gehiago.

Lanpostu berrietatik 657 barne merkatukoak dira eta 300 atzerrikoak.

Industria segmentuko enpresek 2014a fakturazio totala 4.754 milioi euroko fakturazio totalarekin eta 191 milioi euroko etekinekin bukatu zuten 2014 urtea, 2013an baino %80 gehiago).

Gainera, aurreko urtean 247 milioi euro inbertitu ziren industria kooperatibetan.

Kopuru kontsolidatuetan, Korporazioa osatzen duten enpresa eta kooperatibek enplegu maila mantentzea lortu zuten 2014an, 74.117 pertsonekin, %0,1eko hazkunde arin bat suposatzen duena.

Taldeak  10.985 milioi eurora iritsi zen salmentetan, aurreko urtean baino %1,4 gutxiago).

Inbertsioak 345 milioi eurora iritsi ziren eta ustiakuntza -etekin gordina (Ebitda) 1.168 milioi eurora heldu zen, salmenten bolumenaren %10,6.

Magnitude hauek eta aurtengo lehen seihilekoak erakutsitako portaera onak perspektiba onak eskaintzen dizkie Korporazioari, bere jarduera eremuetan nazioartekotzearen, berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren alde egindako apustuarengatik.

Mondragonek dagoeneko 479 patente familia ditu, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko patenteen %25 eta I+G-ko 30 programa europarretan baino gehiagotan parte hartzen du.

Emaitzen azterketa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke