ES | EU


2015ko Maiatza 06


Ideable Solutions enpresa hautatua izan da eHealth arloko konponbideetan espezializatutako Fiware programako FICHe azelerazio programan parte hartu duten 40 startup finalisten artean. Euskal enpresak Kwido aurkeztuko du Europako Batzordean eHealth ekitaldiaren aurtengo edizioan. Kwido osasuna monitorizatzeko eta telezaintzarako plataforma bat da.


Ideable Solutions enpresa bizkaitarrak garatu duen Kwido telezaintza-sistema hautatua izan da Europako FICHe azeleragailuaren bigarren fasean parte hartzeko. Laguntza programa hori Fiware proiektu europarraren barruan dago. FICHe (Future Internet Challenge eHealth) programak osasunaren arloko konponbide berritzaileen garapena azkartzen du Fiware plataforma europarreko tresna teknologikoak erabiliz. Europako 300 startup baino gehiago aurkeztu ziren FICHe programara; horietatik 80 pasa ziren lehen fasera eta 40 bakarrik aukeratu dituzte azelerazioaren bigarren fasean jarraitzeko.

Kwido pertsona nagusientzako edo menpekoentzako telelaguntza sistema bat da. Osasun arloko enpresei, eguneko zentroei, egoitzei eta pertsona nagusien zaintzarekin lotutako antolakundeei zuzentzen zaie. Dispositibo anitzeko plataforma teknologiko honek askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola pazientearen osasuna monitorizatzea, medikazioa kontrolatzea, estimulazio kognitiboa hobetzeko ariketak eta bideo-deien sistema bat ere bai, senitartekoekin, zaintzaileekin edo profesional medikoekin erraz harremanetan jartzeko.

FICHe azelerazio programak tutoretza, euskarri teknikoa eta finantza laguntza ere eskaintzen ditu, startup-ei eta ETEei Fiware plataforman oinarritutako eHealth arloko konponbide berriak merkaturatzen laguntzeko. Fiware bera royalty gabeko API publikoak jasotzen dituen plataforma bat da, beraizik sortu dena Europan aplikazio adimendunak garatzeko. FICHe programak 3 fase ditu eta guztira 217.000 euro banatuko ditu aukeratutako enpresen artean.

Ideable euskal startup-a lanean ari da Fiware plataformako teknologiak Kwido aplikazioan sartzeko, eta horrela, plataforma eskalagarriago bat inplementatzeko, wearable sentsore eta dispositibo berrien erabilpena integratzeko eta Kwido aplikazio mugikorraren funtzionaltasunak zabaltzeko. Bigarren faserako hautatu dituzten 40 enpresetako bat denez, Ideable enpresak Europako Batzordeko kideen aurrean aurkeztuko du bere proiektua maiatzaren 11tik 13ra Rigan (Letonia) egingo den eHealth urteroko ekitaldian.

Ideable gaur egun Europako nazioartekotze prozesu batean murgilduta dago. Urtearen hasieran  Kwido Suitzara hedatzen hasi zen, Frantziara eta Alemaniara zabaltzeko asmoz, eta dagoeneko akordioak ixten ari da Erresuma Batuko banatzaile batekin, Erresuma Batua Europako liderra baita eHealth sektorean.