ES | EU


2016ko Martxoa 29


SPRI Taldeak parte hartuko du Jardunaldietako  hitzaldi eta  mahai-inguruetan, non aztergai izango diren industria 4.0, enpresaren eta berrikuntzaren arteko elkarrekintzak, energia berriztagarriak nahiz lan etorkizunaren egoera.

 

Apirilaren 5etik 8ra bitartean egingo dira Bilbon “Ingeniaritza eta Ekintzailetzako I. Jardunaldiak”, bertara azalduko direlarik industriako, ingeniaritzako eta  enpresa arloko  antolakunde garrantzitsuenetako batzuk, besteak beste,  SPRI-Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentzia.  Jardunaldian hainbat gai jorratuko dira, hala nola energia berriztagarriak, industria 4.0 eta ekonomian daukan eragina, enpresa-marketin-berrikuntza estrategikoa elementuen arteko elkarrekintza, edo lan etorkizunaren egoera.

 

Ekitaldiak Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan egingo dira (EHU/UPVko Paraninfoan), zabalik egongo dira publiko orokorrari eta gehienez 440 lagunentzako tokia egongo da. Edonor azaldu daiteke, gaiak aurretik ezagutu ez arren. Saioak mahai-ingurutan (energiaz, automozioaz, e.a.)  eta hitzalditan (marketinaz, ekintzailetzaz, berrikuntzaz, e.a) banatuko dira.

Apirilaren 5ean, Gonzalo Garrido, Acicae-Euskal Herriko Automozio Klusterrekoa, protagonista izango da automozioaren etorkizunari buruzko mahai-inguru batean. Biharamunean, Bizkaia:Talent-eko  zuzendari Iván Jiménezek hitzaldi bat emango du gai honetaz: “Kualifikazio handia  abantaila lehiakor bezala. Nola kudeatu talentu beharrizanak eta talentuaren mugikortasuna nazioartean”.

Egun berean, apirilaren 6an, mahai-inguru bat egingo da etorkizuneko energiari buruz. EVE-Euskadiko Energia Agentzia publikoko Álvaro Pérez de Labordak emango dio hasiera, eta partaide izango dira Petronor, EDP Energía, GoiEner eta Foru Nuklearra.

Apirilaren 7an mahai-inguru bat antolatuko da “Industria 4.0. Industria Berria” izenburupean, azaltzeko zer den Industria 4.0 kontzeptua eta nolako eragina daukan produkzio eta industria ereduan. Bertan parte hartuko dute SPRI Taldeko ordezkariek, Gaia klusterrak eta IK4k. Ondoren,  hitzaldi bat izango da gai honetaz: “Marketin berritzailea: kanpainetatik bezero eta gizartearekiko elkarrizketara”. Gerardo Mochales, Accionako Marketin, Komunikazio eta Nazioarteko Harremanetako zuzendari nagusia izango da hizlaria  eta ezagutzera emango du zeinen garrantzitsua den edozein negoziotan bezeroekiko harremanak ondo kudeatzea.