ES | EU


2015ko Martxoa 06


MyRuns plataforman running, trail eta triatloi ekitaldiei buruzko informazio guztia eskainiko zaie atletismoko profesional eta zaleei. Bere sortzaileek, Donostiako bi ekintzailek, otsailaren erdialdean plazaratu zuten web berria.


Enpresaren bultzatzaileetako bat den Xabi Garrol ingeniari eta korrikalariari bururatu zitzaion MyRuns proiektua, premia bat identifikatu zuelako: ez zegoen onlineko espaziorik atletismoko txapelketei buruzko informazioa emateko kokapenaren arabera eta aldi berean izen-emate prozesua errazteko.

Hortik abiatuta, Xabi Garrol eta Jokin Manzanasek MyRuns plazaratu zuten. MyRuns lasterketa-bilatzaile bat da, running txapelketei, mendiko lasterketei eta triatloiei buruzko informazioa biltzen duena. MyRuns espazioak mapa bat eskaintzen du, bertan biltzen dituelarik aurreko edizioetako ibilbideak, orografia eta irudiak eta baita ere parte-hartze datuak, eskakizunak eta izen-emate formularioetarako zuzeneko esteka bat.

Otsailaren 15ean plazaratu zen MyRuns.com weba, non dagoeneko Estatu mailako 2.000 lasterketa baitaude, baina lantaldeak eskaintza zabaltzen jarraitu nahi du nazioarteko ekitaldiak barne hartzeko. Plataformaren negozio-eredua kirol lasterketetako inskripzioetan oinarrituko da.

MyRuns enpresak Bic Gipuzkoa Berrilan zentroaren laguntza izan zuen sorkuntza prozesuan eta gaur egun PI@ eraikinean kokatuta dago Donostiako Sustapenaren Ekin+ programari esker.