Delika2k laborantza ustiapeneko familia eredua berrasmatu du shiitake ekologikoen perretxikogintzarekin

2015ko Azaroa 03,

SPRI_emprendimiento_Delika2
Delika2-k landatzen eta merkaturatzen dituen shiitake freskoak

Delika2 enpresa arabarrak, laborantza ekologikoari eta shiitake (Lentinula edodes) perretxiko barietatearen merkaturatzeari ekin dio, laborantza ustiapeneko familia eredua suspertu eta bestelako produktuen merkaturatzearen alde egiteko asmoz.

“Zerbait berria, gainontzekoek egiten zutenarekin alderatuta desberdina zen zerbait egin nahi genuela argi genuen. Perretxiko hau, kontsumitzaile gisa gustuko genuen eta gure eskualdean landatzeko aukera ikertzen hasi ginen” baietsi du Delika2ko arduradunetako bat Txema Pérez de Arribak.

Momentu honetan, Delika udalerri txikian kokatutako enpresak shiitake freskoa landatze eta merkaturatzera dedikatzen da baita barietate mikologiko horren auto laborantza kitak merkaturatzera ere, kontsumitzaileek beren etxebizitzetan beren perretxiko propioak ekoizteko aukera izan dezaten.

Arabar konpainiak, zuzeneko salmentaren bitartez merkaturatzen ditu bere produktuak, produktu ekologikoen denda, fruitu-denda, gourmet- denda eta zenbait jatetxeetan eta momentu honetan nazioarteko merkatuetara salto egiteko aukera alde batera uzten du.

“Gure ekoizpena nahiko berezia da. Lehian aritzeko gure modu bakarra, produktu fresko eta aukeragokoak eskaintzean datza. Urrunago dauden beste merkatuetara heltzeko asmoan asko hazita, gure esentzia eta ezaugarriak galduko genituzke”, gaineratu du.

Hala ere, enpresak epe laburrera, ekoizpena areagotzea planteantzen du Gipuzkoako herrialdeari erantzuna emate aldera, izan ere, gaur egun, banaketa Araba eta Bizkaira mugatzen baita, eta penintsulako gainontzeko lurraldeetara zabaltzeko aukera ez du alde batera utzi nahi.

“Auto laborantzarako kitekin, penintsula osora banatzen hasi nahi dugu eta egun garraio baldintzak baloratzen ari gara” bukatu du Pérez Arribak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke