ES | EU


2015ko Maiatza 20


Hitzarmen bat sinatu da, zeinaren bidez Michelin Garapena Fundazioak 20.000 eta 180.000 euro bitarteko maileguak emango baititu, bai eta 1.000 euroko fondo galdurako diru-laguntzak sortutako lanpostu bakoitzeko.   Eusko Jaurlaritza buru duen Bic Gipuzkoa Berrilan-Gipuzkoako Enpresa Berritzaileen Zentroak 48 enpresa proiektu babesten ditu une honetan.

Bic Gipuzkoa Berrilanen laguntza jasotzen duten ekintzaileek Michelin Garapena Fundazioaren maileguak eta fondo galdurako diru-laguntzak ere jasoko dituzte aste honetatik aurrera. Horretarako, baina, beren proiektuek baldintza batzuk bete behar dituzte: sektore industrialekoak edo industriarekin lotutako zerbitzuetakoak izan behar dira, lanpostu iraunkorrak sortu behar dituzte, eta Michelin Fundazioak lan zentroak dituen tokietan gauzatu behar dira (Euskadiri dagokionez, Araban eta Gipuzkoan).

 

Félix Sanchidrián, Michelin Garapena Fundazioko zuzendariak eta Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza, Ekintzailetza eta Informazio Gizarteko zuzendari eta Bic Gipuzkoa Berrilan zentroko presidenteak gaur goizean Donostian sinatu duten hitzarmenaren arabera, laguntza teknikoez gain bi motatako finantzazko laguntzak emango zaizkie enpresa onuradunei: 20.000 eta 180.000 euro bitarteko maileguak (sortutako enpleguaren arabera eta gehienez 18 lanpostu subentzionatzeko), eta fondo galdurako diru-laguntzak (1.000 euro sortutako enplegu bakoitzeko).

 

Bic Gipuzkoa Berrilan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRIk partaideturik dago. 1993tik hona bideratzaile-lana egiten du oinarri teknologikoko enpresen edota enpresa berritzaileen sorkuntza prozesuan eta eragile aktiboa da Gipuzkoako kultura ekintzailea laguntzeko eta sustatzeko prozesuetan. Urte hauetan 283 enpresa sortzeko laguntza eman du Donostiako Teknologi Parkean eta Eibarren dituen bi zentroetan.

 

Bestalde, eta hitzarmenean ezarritakoaz gain, lankidetza-testuinguru honetan Michelin Garapena Fundazioak bere zentroetako adituak jarriko ditu Bic Gipuzkoa Berrilan zentroko enpresen esku, dela ikastaroak emateko, dela aholkularitza puntuala eskaintzeko hainbat gairi buruz.

 

Sanchidriánek eta Urzelaik gaur sinatu duten hitzarmenaren arabera, Bic Gipuzkoa Berrilanen lana izango da ekintzaileei eta enpresei Michelin Garapena Fundazioak eskaintzen dituen programen berri ematea.

 

Bestalde, Michelin Garapena Fundazioak euskarria emango die enpresei enplegu iraunkorra sortzeko potentziala duten proiektuetan. Euskarri horren barruan sartzen da kasuan kasuko enpresa-proiektuaren azterketa bat egitea eta laguntza ekonomikoa (fondo galdurako diru-laguntzak) eta finantzarioa ematea.

 

Fondo galdurako diru-laguntzak 1.000 eurokoak izango dira bi urteko epean sortutako lanpostu bakoitzeko, eta gehienez 18 lanpostu diruz lagunduko dira proiektu bakoitzean. Era berean, Michelin Garapena Fundazioak abalatutako mailegu formako laguntza finantzarioaren zenbatekoa, proiektu bakoitzeko,  20.000 eurotik 180.000 eurora bitartekoa izango da,  eta kontuan hartuko ditu proiektuaren kalitatea nahiz epe labur eta ertainean sortuko dituen lanpostu kopurua (gehienez, 10.000€ hiru urteko epean sortuko den lanpostu bakoitzeko). Maileguak 5 urteko iraupena izango du, urtebeteko ezaldiarekin, eta interesa finkoa izango da maileguak irauten duen bitartean (2015ean sinatzen diren hitzarmenen kasuan, %2koa). Mailegua ez da izango finantzatu beharreko kopuru osoaren %30 baino gehiago.