ES | EU


2015ko Maiatza 28


Ikusirik Interneten ez dagoela espazio espezifikorik etxerako langileak bilatzeko, Beatriz Cámara eta Ainhoa de Ormaecheak Domesticoo abiarazi dute. Atari hori beraizik zuzendurik dago haurrak edo nagusiak zaintzeko pertsonak eta etxerako langileak behar dituztenei eta sektore horretan lan egin nahi dutenei.

Atariaren sortzaileek badute esperientzia etxeko zerbitzu-agentzia tradizionalen munduan, eta Sarera eraman dituzte ezagutza horiek. “Agentzia tradizionalek gero eta publiko gutxiago dute, gehienek Internetera jotzen baitute” azaldu du Beatriz Cámarak, “baina iragarki espazioez harago, ez dago sektore honetara zuzendutako atari espezifikorik, eta ohartu ginen bazela hor hutsik zegoen nitxo bat”.

Domesticoo atariak bilatzaile bat eskaintzen du bi alderdiak, hots, enplegatzaileak eta enplegatuak konektatzeko konfiantzazko sistema azkar bat erabiliz. “Lan bila dabiltzanei aurkezpen guztiz profesional bat egiten laguntzen diegu, etxeko zerbitzuen munduko Infojobs dela esan dezakegu” dio Beatrizek “eta enplegatzaileak berehala aurkitu dezake bila dabilen hori, atariak gehien interesatzen zaion informazioa erakusten baitio”. Espaziora biltzen dira baita ere bultzatzaileen esperientzian oinarritutako aholkuak eta informazioa egiaztatzeko sistemak, gainera, hemendik gutxira enplegatuen fitxak baloratzeko sistema bat ere eskainiko du.

Domesticoo atariaren negozio-eredua mikro-ordainketetan oinarritzen da. Lan bila dabiltzanek 3’99 euroko kuota ordaindu behar dute hiru hilabetez erregistratzeagatik. Etxeko zerbitzuen bila dabiltzanek aurretik erregistratu gabe ikus ditzakete hautagaien fitxak, baina haiek ere kuota txikiak ordaindu beharko dituzte harremanetarako informazioa eskuratu ahal izateko. “Hala, langileek nolabaiteko segurtasuna dute, hau da, badakite beren datu pertsonalak eskuratzen dituena benetan interesatuta dagoela” azaldu du Beatriz Cámarak.

Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du eta gaur egun aktibo dago Estatu osoan, presentzia duelarik probintziako hiriburu nagusietan.

Domesticoo bideoa