ES | EU


2015ko Apirila 30


Joan den 2015eko apirilaren 17an, ostirala, Bizkaiko Teknologi Parkeko Kabi 612n “Berritzaile eta inbertitzaileen 1go topagunea Euskadin” gertatu zen. Bertan, Euskadiko sare berritzaile eta inbertitzaileko 50 agente batu ziren. Topaketa hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIk eta Innobasquek kudeatzen duen  iNNvest Sarea-k antolatu zuten.

iNNvest saretik 13 inbertitzailek parte hartu zuten : CAF Ventures, Gamesa, Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa S.A., Iberdrola, Ibermática, IK4 Research Alliance, Irizar, Mondragón EKO, Orza, Repsol Energy Ventures, Seed Capital Bizkaia, Tecnalia Ventures eta Velatia. Honetaz gain, 15 ekintzaile eta bost Enpresa eta Berrikuntza Zentroek (EBZ): Beaz, Bic Berrilan, Cedemi, Ceia eta Saiolan parte hartu zuten.

Topagunearen helburua, potentzial handiko enpresa proiektu berritzaileak bermatzera bideratuta dagoen, Euskal Ekintzailetza Sistemako agente guztien arteko konexio mekanismoak identifikatzea izan  zen. Horretarako 2 tailer prestatu ziren (alde batetik iNNest Sareko inbertitzaileei zuzendutakoa eta bestetik berritzaile eta EBZ-ei zuzendutakoa).  Topagunearen ondorioz sortutako hobekuntza proposamenak hurrengo puntuen inguruan izan ziren:

1)        Inbertitzaileen sare aktiboak izateko beharra. Agente desberdinak konektatzeaz gain, sare lokalak eta nazioartekoak elkarren artean harremanetan jartzeko

2)        Ekintzailea laguntzeko metodologia baten definizio  eta aplikazio baten beharra. “Bazkide” garden eta arinen arteko harremanetan  oinarritua eta  soluzioak onetsi eta aplikatzea baimentzen duena

3)        IKT-etan oinarritutako konexio plataformak edo ko-inbertsiorako mekanismo publiko-pribatuak bezalako euskarri  tresna eraginkorrak eraikitzeko egokitasuna

Topaketan gainera Harold Wiener Doktoreak, Terra Venture Partners-eko zuzendariak, parte hartu zuen. Hobetze proposamenak eskaintzeaz gain, bere esperientzian oinarritutako ekintzailetzari lotutako ikasbideak eta kasu aipagarriak ere partekatu zituen. Gainera, porrotari diogun beldurra gainditu beharra dagoela adierazi zuen. Egungo Euskal Ekintzailetza Sistema biribiltzeko, gobernua, enpresa korporazioak, finantza arloko inbertitzaileak eta ekintzaileen arteko elkartasun hobeagoa beharrezkoa dela azpimarratu zuen ere.

Azkenik, bost ekintzaile arrakastatsu kasu eta barne-ekintzailetza kasu bat aurkeztu ziren han zeuden inbertitzaileen aurrean: Histocell, BioFenix, Erre Use Evolution, Optimitive, Greenius eta CAF Ventures.

Topaketa amaitzeko “ibilbide orri” bat egiteko konpromisoa adierazi zen, ekintzaile eta inbertitzaileen beharrentzako soluzio zehatzak jasotzeko.