ES | EU


2015ko Uztaila 08


Aste honetan 54 ikasle, Estatu espainiarreko gastronomia fakultate bakarra den Basque Culinary Center-eko (BCC) Gastronomian eta Sukaldaritzako Arteen graduatuen lehen promozio bihurtu dira.

Graduazio zeremonia akademikoa, iragan uztailaren 6an egin zen Donostian kokatutako gastronomia bikaintasuneko zentroko instalakuntzetan eta Nazioarteko Aholkulari kontseiluko kideak, Ferran Adriá chef-a buru zelarik, han izan ziren.

Titulua eskuratu duten ikasleek, 19 emakume eta 35 gizonezko, sukaldaritza, zerbitzu eta aretoa, enpresa kudeaketa, kultura eta zientzia ikasketez osatutako unibertsitate formakuntza jaso dute. Gainera, eskola-denborako %70a egiazko formakuntza praktikoak eta talde- lanak osatzen dute

BCC-ak 2011ko irailean ireki zituen ateak ikasleentzat, etorkizunean jatetxeak kudeatzeko eta elikagai industriarekin erlazionatutako enpresak zuzentzeko profesionalak trebatzeko asmoz.

Lau ikastarotan egituratzen den tituluan ikasleek, unibertsitateko irakasleek, gastronomiako eta sukaldaritzako profesionalek eskaintzen dituzten sukaldaritzako abangoardia, elikagai industria eta ekintzailetzari buruzko klaseak jasotzen dituzte.

Etorkizunean berrikuntza interesgune gisa, sukaldaritzaren jarraipena bermatzea eta sektore profesional honetako ikerkuntza eta gardentasuna bultzatzea helburu izanda sortu zen BCC.

 

 

Aurkezpena asque Culinary Center