ES | EU


2015ko Maiatza 27


Enpresa hau 2006an sortu zen eta gaur egun medikamentuak garatzen eta merkaturatzen ditu sektore farmazeutikoko merkatu nitxo oso berezietan.  70 langile ditu eta 24 milioi euro fakturatzen ditu urtero. (audioa gaztelaniaz)


Zer da barnekintzailetza?

Enpresaren barruan arriskuak hartzeko gaitasuna sustatzea. Esaterako, langile batek ideia bat badu produktu edo merkatu berri bilaka daitekeena, aztertu behar da ideia horrek nola sor ditzakeen aberastasuna eta enplegua enpresarentzat. Labur esateko, barnekintzailetza da ekintzaile izatea enpresaren barruan eta enpresarentzat.

 

Hain onuragarria bada (adibidez talentua atxikitzen duelako), zergatik kostatzen zaigu hainbeste barnekintzailetza bultzatzea?

Lehen enpresei ez zitzaizkien horrelako aldaketak gustatzen. Orain bizimodu bat da, ingurunera egokitu behar duzu, bestela ez zara lehiakor izango. Horrelako ekimenak sustatzen dira premia bat dagoelako, lehiakortasuna bilatu behar delako, eta horregatik enpresen pentsaera aldatzen ari da. Beste eskualde batzuetan ez da hain ohikoa. Euskadin ADNan daukagu. Dakiguna partekatzearen biluztasun hori barneratuago daukagu.

 

Barnekintzailetza taldean lan egitea da. Nola garatzen duzue Praxis enpresan?

Gure enpresako kulturak berak sustatzen du barnekintzailetza. Ez dugu beldurrik ideiak proposatzeko, jabea ondoko bulegoan dagoelako. Proposamen oro guztiona da, eta hala, arriskuak, porrotak eta onurak partekatzen ditugu. Gero proposamenak egiten dituen zuzendaritza batzorde bat dago, baina ez da batzorde arautua. Ideia onenak askotan txoko batean sortzen dira, bilera informaletan.

 

Zenbat denbora behar da ideia on bat lortzeko?

Ideia asko ez dira inora iristen, baina horrek ez du gauzak proposatzeko askatasuna mugatzen.

 

Denbora inbertsio handia egin behar da, eta inbertsio ekonomikoa ere garrantzitsua da. Merezi al du?

Inbertsio bat da, bai. Eta emaitzak onak ez direnean ere, beti ikasten da zerbait, bidea okerrekoa zela besterik ez bada ere. Beti daude giza eta finantza mugak. Horregatik, komeni da merkatu nitxo zehatz batzuetan zentratzea.

 

Zenbait enpresari denbora galtzea irudituko zaie. Benetan errentagarria al da?

Nik baietz uste dut. Gure sektorean konponbide berritzaileak behar ditugu. Ni merkatu nitxo batzuetan zentratzen naiz. Sagu txiki bat izan naiteke, oso malgua eta nitxo jakin batzuetan zentratuko dena; handientzat nitxo txikiak dirudite agian, baina guretzat handiak dira.

 

Zertan ari zarete orain Praxis-en?

Onkologia arloan minbizi bitxiak lantzen ari gara. Esaterako, garuneko tumoreak.

 

Medikamenduak esperimentatzeko epe oso luzeak behar dira.

Koloneko minbiziarekin adibidez ehunka milioi esperimentu eta urte asko behar dira. Garuneko tumorearentzat, berriz, nahikoa da koloneko minbiziarekin beharko litzatekeen denboraren %10a. Gure sektoreko arrakasta-tasa oso baxua da, deskubritzen diren 1.000 molekuletatik bakarra izan baitaiteke medikamendua. Horregatik, medikamendu bat lortuz gero, marjinak nahiko altuak dira.

 

Nola lortzen duzue gihar finantzarioa mantentzea?

Finantzaketa iturri oso espezializatuetara jo behar da. Maila publikoan oso tresna onak izan ditugu eta diru-laguntza publiko horiei esker ehun indartsua daukagu bioteknologia arloan.

 

Bestelakorik zer egiten duzue Praxis-en? 250 ospitalerekin lan egiten duzue…

Onkologia, birsortze arloko medikuntza, diabetes aurreko ultzerak eta gaixotasun bitxiak.

Javier Julián, Praxis Pharmatheutical-ko kontseilari ordezkaria

+info: www.grupo-praxis.com