Eibar, Europako energia-kudeaketa publikoaren proba-laborategia

2014ko Urria 13,


Eibar dugu, etorkizunean hiriei energia-kontsumoa eraginkortasun handiagoaz neurtu eta kudeatzea ahalbidetuko dien plataforma bat sortzeko europar proiektu baterako aukeratu diren hiru kokapenetako bat.


Eibarko IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa, Eibarko Udala eta Espainia, Danimarka eta Finlandiako beste zazpi enpresa, udal erakunde eta zentro teknologiko partaide dituen URB-GRADE proiektu honen bidez, DaaS (District as a service) kontzeptuak europar hirietako energia-kudeaketarako eskaintzen duen potentziala esploratu nahi da.

Helburua, tokiko agintariek hirietako energia-kontsumoaz duten ezagutza hobetzea da, eta horretarako, sentsoreez eta beste teknologia batzuez baliatuko da, denbora errealeko datuak emanez.

Plataforma digital batean antolatu ondoren, datu horiei esker, eraginkortasun handiagoaz kudeatu ahal izango dira, adibidez, Eibarko argiteria publikoaren kontsumoa, Bartzelonako negozioen kontsumoa edota Kalundborg-eko (Danimarka) etxebizitzen kontsumoa, ekimenari atxikitako hiru proiektu pilotu aipatzearren.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke