E-Bizi proiektuak eredu berri bat sustatu du arreta sozio-sanitarioa etxean emateko

2014ko Urria 31,


Ibermáticak zuzendutako E-BIZI proiektuan arreta sozio-sanitarioarekin zerikusia duten euskal teknologiako zentroak, enpresak eta erakundeak bilduko dira, etxeko laguntza zerbitzu berri bat garatzeko. Sistema berri horrek plataforma teknologiko bat eta zerbitzuak zentralizatuko dituen bitartekari bat izango ditu.

Helburutzat hartuz zahartzearen erronkari erantzutea eta joera demografiko hori aukera bihurtuz zerbitzu eta produktu berriak sortzea, Ibermáticako i3B Berrikuntza Institutuak E-Bizi proiektua zuzentzen du, etxeko arretarako eredu berri bat garatuko duen ekimena.

E-Bizi proiektuak plataforma teknologiko bat garatuko du eta bitartekari bat jarriko du, erabiltzailea arreta zerbitzuak ematen dituzten erakunde eta enpresekin konektatzeko. Hala, sistemaren erabilpena sinpletzen da eta hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa bihurtzen da, erabiltzaileak nahikoa baitu bitartekariarekin harremanetan jartzea bere premientzat erantzun bat jasotzeko.

Asmoa da E-Bizi proiektua 2015aren amaierarako martxan izatea. Proba modura zerbitzu pakete bat eskainiko da, zeinak bere baitan hartuko baititu tele-laguntza aurreratua, dieten hornikuntza, onlineko bankarako sarbidea, etxebizitza egokitzea eta errehabilitazioa etxean egiteko laguntza. Halere, etorkizunean posible izango da sistema aldatzea eta zerbitzu gehiago integratzea.

Proiektuan parte hartuko dute, besteak beste, Ausolan, Euskaltel, Gaia, Ikusi eta Igurco Gestión enpresek, Matia Fundazioak, Gipuzkoako Poliklinikak eta Salud Innovak, Tecnalia Fundazioak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, UPV/EHUk, Ikerlan-IK4k eta Ingema Fundazioak. E-Bizi ekimenaren helburua da zerbitzu gerontologiko berri eta pertsonalizatuak sortzea EAEko enpresa eta laguntza sektorea erreferentziazkoa izan dadin esparru horretan, bai Estatuan eta bai nazioartean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke