Droneak eraikinak ikuskatzeko

2017ko Otsaila 15,

Drone by Drone
Termografiak inguru heze baten eta idor baten artean existitzen den tenperaturaren aldakuntza detektatzen du

Drone by drone euskal konpainiak termografia darabil instalakuntzetan mantentze lanak egiteko

 

Tripulatu gabeko airetiko ibilgailuen operazioan espezializatutako Drone by drone euskal enpresak, kamera termografikoez hornitutako droneak erabilita, eraikin eta instalakuntzetako ikuskaritza eta mantentze lanak betetzen ditu.

 

Aplikatutako termografia, doitasunez eta urrutitik tenperaturak erregistratzeko aukera ematen duen entsegu-teknika ez-suntsitzailea da. Inguru heze baten eta idor baten artean existitzen den tenperaturaren aldakuntza detektatuz, metodo honek, industria-nabeetako estalkietan eta itxituretan eraikuntza-akatsak identifikatzeko aukera ematen du.

 

Dronetan instalatutako kamera termografikoen bitartez erdietsitako datu termikoen bidez, teknika honek, zubi termikoetako gabeziengatiko itxiturako jarioak edo isolamendu-gabeziak detektatzea errazten du.

 

Horrez gain, euskal enpresak, ekoizpen energetikoko instalakuntza edo elementuak edo kontsumo handiko biltegiratzea, airetik aztertzeko termografia erabiltzen du, ekipo hauen errendimendua optimizatzeko asmoz.

 

Euskal enpresak erabilitako droneak, instalakuntzaren kokapenaren eta ondorengo mantentzearen azterketa zehatza egiteko aukera ematen dute, gain beroketak, isolamenduaren galtzeak edo elementu mugikorren marruskadurak bezalako zenbait intzidentziak detektatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke