Eusko Jaurlaritzaren industriaren aldeko bi apustuk 200 milioi eurotik gorako inbertsioa eragingo dute

2014ko Ekaina 13,


Eusko Jaurlaritzak 35,5 milioi euroko inbertsioa egingo du urtearen lehen seihilekoan euskal industria bultzatzeko prozesuaren lehen fasean, eta ekimen horrek 200 milioi euro inguruko inbertsioa eragin lezake. Hona hemen bi apustu horiek: industri makinak berritzeko plana eta ETEen proiektu berritzaile eta teknologikoentzako Gauzatu Industria programa.

Industria-Makineriaren Renove programak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatu eta SPRIk kudeatzen duenak, 9,5 milioi euroko ekarpena jaso du eta ekarpen horrek 100 milioitik gorako inbertsioak eragin ditu. Programa horren bitartez 420 enpresak 489 eskaera aurkeztu dituzte, 107,7 milioi euroko inbertsioa eragingo dutenak, aurreikusitakoa baino %70 gehiago. Osalanen analisia eta batzorde exekutiboak egiteke badaude ere, oraingoz zifrak nahikoa dira erakusteko euskal industriak apustu sendoa egin duela produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna hobetzearen alde.

Programa honen bitartez berritu nahi diren 489 makinen ia erdiak, 213 zehazki, makina erremintaren sektorerako dira eta 52,6 milioi euroko inbertsioa eragingo lukete. Renove Programa honen helburu nagusia da euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako, industria arloko enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatuko dira eta lan arloko segurtasun- eta osasun-arauetara egokituko dira, makina berriak erosiz, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 26 milioiko aurrekontua esleitu dio euskal ETEetan proiektu berritzaile eta teknologikoak egiteko aurrerakin itzulgarriak ematen dituen Gauzatu Industria programari. Iaz, antzeko aurrekontuarekin, 117 milioi euroko inbertsioa eragin zuen.

Laguntzak datorren uztailaren 11ra arte eskatu daitezke SPRIren web orrian (www.spri.eus, laguntzen atalean), aurrekontu partida lehenago agortzen ez bada. Gauzatu Industria programa ETEei soilik bideratuta dago. Bere helburua da oinarri teknologiko edota berritzaile handiko enpresetan ekintzailetzan jarduteko edo arriskatzeko gaitasuna hobetuko duten baldintzak markatzea eta babestea. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren asmoa da enpresek produktu berriak garatu ditzatela edo produktu tradizionalak sartu ditzatela merkatu berrietan, edo hobekuntza teknologikoak lortu ditzatela euskal enpresen produktibitatea handitzea helburu duten fabrikazio prozesuetan. Ildo horretakoak dira informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) eginiko inbertsioak ere.

Laguntza jaso dezaketen proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa egin behar dute eta gutxienez 3 lanpostu sortu beharko dituzte 36 hilabeteko epean. Jaurlaritzak enpresa berri hauei ematen dien laguntza gehienez inbertsioaren %35ekoa da eta 1,5 milioi euroko muga izango dute proiektuko

Pentsaurrekoa: Industria – Makineriaren Renove programa.


Epea Irekita. Gauzatu Industria 2014: Gauzatu Industria 2014.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke