ES | EU


2014ko Azaroa 25


Fundación Mapfre Fundazioak Espainian patenteen aseguru bat abiaraztearen bideragarritasunari buruzko ikerketa aurkeztu du Deustuko Unibertsitatean. Kalitatea, ikerketa eta berrikuntza suspertze ekonomikorako gakotzat jotzen diren egungo krisi giroaren erdian, lan honek enpresa txiki eta ertain berritzaileetan I+Grako laguntza bermatzearen aldeko apustuari eusten dio.


Ikerketa azaroaren 14an aurkeztu zen, Cristina Iturrioz Deustoko Unibertsitateko Ikerketa arloko errektoreordea eta Luis Hernando de Larramendi Mapfre Fundazioko eta Alberto Elzaburu Fundazioko patronatuetako kidea tarteko izan zituen jardunaldi batean. Bertan izan ziren, halaber, Pablo Garcia Bringas, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Deusto Tech-eko zuzendaria; Frank Cuypers, ikerketaren egilea, y Patricia Garcia-Escudero, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren menpeko Patente eta Marken Espainiako Bulegoaren zuzendaria.

Ikerketa egin duten Frank Cuypers eta Elena Perez Carrilloren esanetan, ‘ezagutza’ dugu lehiakortasunaren gako nagusietako bat. “Horren babesa funtsezkoa da hazkunde ekonomiko iraunkorra izateko, kontsumitzaileen, ekoizleen eta gizarte osoaren mesedeko balioa sortzen baitu”, baieztatu dutenez. Haien iritziz, “I+Gan emaitza bikainak eta patentagarriak lortzea konplexua bada ere, horien balorazioa are konplexuagoa da enpresa txiki eta ertainentzat eta neurri txikiko beste berrikuntza-eragile batzuentzat. Patentea lortu ondoren, ez dute behar besteko baliabide finantzariorik aktibo inmaterialak balizko mehatxu edo usurpazio eraginkorren aurrean defendatu ahal izateko”.

Horren haritik, ikerketak zenbait jarraibide eskaintzen ditu patenteen gaineko poliza bat abian jartzeko (formulazioa, eta kontratazioari, ekintzabideari eta merkaturatzeari dagozkien alderdiak). Proposatutako diseinua, sektore berritzaileetan jardun eta emaitza patentagarriak eta ekonomikoki ustiagarriak lortzen dituzten Espainiako enpresa txiki eta ertainen beharrizanetara egokitzen da.