Coprecik AEBko merkatuaren aldeko apustua areagotuko du ekoizpen instalazio berri batekin

2017ko Urtarrila 04,

Coprecik mende erdi bat baino gehiago darama etxetresna elektrikoetarako osagaiak garatzen

Gipuzkoar kooperatiba, gas-egosketarako osagaien fabrika bat irekitzea aztertzen ari da

 

Etxetresna elektrikoentzako osagaiak fabrikatzen dituen eta Mondragon Korporazioko kide Copreci euskal konpainiak, iparramerikar merkatuari irmoki so egin nahi dio eta horretarako, gas-egosketarako osagaiak fabrikatzean espezializatutako ekoizpen instalazio bat izango du bertan 2017an; erabakiak, euskal enpresak herrialde hartan izango duen lehen instalazioa suposatuko du.

 

Konpainiak azaltzen duen bezala, industria-nabe berri honen irekiera, etxetresna elektrikoen merkatu honen bezero-zorroa osatzen duten “Whirlpool, Electrolux edo GE bezalako bezeroekin, Estatu Batuetan bere maila komertzialaren zabalkuntzan oinarrituko da”.  

 

Bere estrategia internazionalaren testuinguruan, gipuzkoar konpainiak 2017an ere bai, egokitzapen lanak bukatuta, Kunshan txinatar hirian fabrika bat, asiar herrialdean enpresak izango duen bigarren ekoizpen instalazioa, inauguratuko du. Industria-nabea, goi mailako gasezko entzimerentzako balbulak ekoiztera bideratuko da.

 

Atzerrian bere presentzia areagotzeaz gain, Coprecik, datorren urtean, bere inbertsioaren zati bat, Gipuzkoan, Aretxabaletako egoitza nagusiaren gaitasun eta instalakuntzak handitzera bideratuko duela iragarri du.

 

Gaur egun, Aretxabaletako eta Altsasuko fabrikez gain, Coprecik ekoizpen instalazioak ditu Turkian, Italian, Txekian, Txinan eta Mexikon.

Iturria: Empresa XXI

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke