Europako Berrikuntzako komisarioak Europar Batasunaren I+G+B-ko politikak aurkeztuko ditu

2013ko Urria 31,


Máire Geoghegan-Quinn Ikerketa, Berrikuntza eta Zientzia arloko Europako komisarioa Bilbon izango da azaroaren 12an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak gonbidaturik.
Bisita aprobetxatuz, Europar Batasunak I+G+B arloan bultzatzen dituen lan ildo nagusiak emango ditu ezagutzera.
Jardunaldira doazenek lehen eskutik ezagutuko dituzte Bruselak hurrengo urteetarako diseinatu dituen I+G+B arloko estrategiak, eta, horrez gain,eztabaida espazio batean parte hartu ahalko dute komisarioarekin, hots, Europako berrikuntza arloko agintari nagusiarekin.
Bestalde, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak azalduko du zein posiziotan dagoen Euskadi estrategia horren markoan, eta baita ere zein I+G-ko neurri aplikatu dituen Eusko Jaurlaritzak Europako 2020 Estrategiari egokitzeko, zeintzuen bidez ZTBES eguneratzeko prozesu bat jarri baita martxan.
Jardunaldiaren hirugarren zatian euskal enpresen arteko aliantzetan oinarritutako bi proiektu “eredu” aurkeztuko dituzte.
Topaketa amaitzeko, elkarrizketa gune bat antolatuko da, non arlo publikoak eta pribatuak jardunaldian azaldutako guztiari buruz dituzten kezkak jakinaraziko baitizkiote komisarioari, berarekin eztabaidatzeko. Eusko Jaurlaritzak moderatuko duen mahaian parte hartuko dute Europako Komisarioak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Tecnalia eta IK4 enpresetako zuzendari nagusiek.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke