CIC bioGUNEren proiektu batek bere komertzializazioa bizkortzeko laguntza jaso du

2017ko Otsaila 06,

Europako beste 43 proiekturekin batera aukeratu izan duten CIC bioGUNEren proiektua

Prostatako minbizia detektatzeko biomarkatzaileen inguruko ikerkuntzak Europako Ikerketa-Kontseiluaren finantzazioa jaso du

 

Prostatako minbizia detektatzeko biomarkatzaileen inguruko CIC bioGUNE euskal ikerketa zentroko proiektu batek, Europako Ikerketa-Kontseiluaren babesa eskuratu du bere merkaturatzea bultzatze aldera. Ikerkuntza, minbiziaren zelulen metabolismoa ezagutzean oinarritzen da, beren ugalketa mekanismoen inguruko informazioa lortzeko helburuarekin.

 

Iragan urtean Nature Cell Biology aldizkari espezializatuan argitaratutako lana, zelula kantzerigenoen metabolismoa zehazten dituzten maisu erregulatzaileen existentzian oinarritzen zen.

 

Hogei bat erregulatzaileren analisiaren ostean, ikerketa- taldeak PGC1A faktorea identifikatu zuen. Ikerketa zentroak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, arratoi-ereduetan egindako ikerketak, PGC1A genea eliminatzean, prostatako minbizia metastizatzen zela erakusten zuen, zelula metastatikoetan dosia handitzean, aldiz, bere oldarkortasuna murrizten zihoan.

 

Ikertzaileek frogatu zuten, PGC1A-ren aktibitatean oinarritutako sinadura genetiko bat gai dela, prostatako minbizi oldarkorra izateko arrisku handia edo txikia duten gaixoak bereizteko. Sinadura genetikoa, gaixoak pairatzen duen minbiziaren tipologia espezifikoa aztertzen duten test-ek jasotzen duten izena da.

 

“Emaitza hauek, sinadura, gaixoaren onerako erabili ahal izateko biomarkatzaile itzultzera bultzatzen gaituzte”, ziurtatu du ikerketa-taldeko arduradun Arkaitz Carracedok.

 

Europako beste 43 proiekturekin batera aukeratu izan duten CIC bioGUNEren proiektuak, euskal zentroak, merkatuaren azterketarako eta produktuaren balizko merkaturatzera bideratutako 150.000 euro jasoko ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke