CIC bioGUNEk legionelosiaren aurkako borrokan giltzarrizkoa den proteina bat aurkitu du

2014ko Iraila 29,


CIC bioGUNE biozientzietako euskal ikerketa-zentroak AEBetako Osasunaren Institutu Nazioanalarekin (NIH) eta Bartzelonako Superkonputazioko Zentro Nazionalarekinen (BSC) batera zuzendutako ikerketa batek azaldu duenez, legionella deritzon bakterioak gizakiaren zelulak infektatzen dituenean, proteina bat askatzen du, zelulek suntsi ez dezaten.


Proteina hau dianatzat erabil daiteke etorkizuneko sendagaietan, bakterioak giza-organismoa infektatzea saihesteko. Legionella pneumophila bakterioa dugu, pneumonia, sukar handi-handia eta muturreko kasuetan heriotza eragin dezakeen legionelosi gaitzaren arduraduna.

Legionella ur geldietan bizi eta arnas-bideetan barna sartu ohi da gure organismoan, kutsatutako ur-tanta mikroskopikoak arnasten ditugunean. Baldintza normaletan, zelulek bakterioa ‘jan’ eta suntsituko lukete, baina CIC bioGUNEk, NIHk eta BSCk ikasi dutenez, legionellak aipatutako proteina askatzen du, zelularen ‘digestio-aparatuaren’ garapena eragozteko.

Zehazkiago esanda, proteina horrek endosoma delako organulua heltzeko prozesua inhibitzen du. Endosomak ‘urdail’ baten antzera funt

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke