Bordeleko hiri komunitateak eta Sprilur-ek hirigintza antolamendu eta kudeaketako esperientziak partekatu dituzte

2014ko Urria 07,


Proiektua Akitania-Euskadi Lankidetza Funtsaren barruan kokatzen da, eta funts horren xedea da lankidetza sozio-ekonomikoko ekintzak garatzea eta jardunbide egokiak trukatzea.

Urriaren 1 eta 2an egin dira bigarren batzarra (guztira lau dira) eta bisita tekniko programatuak euskal lurraldeetako enpresa-guneetara, eta 2015ean bukatuko direla aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako SPRILUR-Enpresa-guneak Kudeatu eta Sustatzeko Sozietate Publikoa eta Communauté Urbaine de Bordeaux (CUB) iritsi dira jadanik Akitania-Euskadi Lankidetza Funtsaren barruan kokatutako “Nola egin erakargarriagoak lurraldeak, esperientzia trukeak eta kasu azterketak ikuspegi ekonomiko eta urbanotik” proiektuaren ekuadorrera.

Lankidetzarako eta jardunbide egokiak trukatzeko proiektu hau lau topaketen bidez garatuko da, bi EAEn egingo direnak eta beste bi Bordelen. Topaketa horien helburua da lankidetza zabal bat finkatzea proiektuaren xede bera duten beste zenbait eragilerekin, hala nola unibertsitatea, klusterrak, hirigintza plangintzako eragileak, eta abar.

Urriaren 1 eta 2an CUB-ek eta bere euskal bazkideak, SPRILURek, bilera teknikoak eta jardunbide egokiak trukatzeko ekintzak egin dituzte Bilbon eta Donostian, jarduera ekonomikoko zonaldeen kalitatea handitzeko eta hiri-guneetan hobeto txertatzeko. Zehazki, garapen ekonomikoko eta industrialeko baldintzak ikertu dira ikuspegi instituzional, finantzario, arkitektoniko eta urbanistikotik. Baita ere aztertu dira lurralde urbanizatuetan jarduerak ezarri eta garatzeko estrategiak eta jarduera-sektoreak berpizteko politikak.

Landu diren gai garrantzitsuenak izan dira hiri birgaikuntza eta horrek dituen  lurralde antolamenduko eta hirigintza kudeaketa arloko alderdiak. Puntu horretan proposatu den kasua Burtzeñako (Barakaldo) Enpresa Parkea izan da, eta enpresak sustatzeko eredua -Industrialdeak Programa- aztertzeko Lasarte-Oriaren kasua hartu da, zeinetara egindako bisitaldian alkatea eta Lasarte-Oriako hirigintzako zinegotzia ere izan baitira.

Balizko aliantzen ekintzak osatzeko beste bi topaketa ere egin dira. Bata bi eragile hauen artean egin da: Eraikune-EAEko Eraikuntza Klusterra eta Akitaniako Energi Eraginkortasunerako eta Garapen Sostengarrirako Enpresa Elkartea. Bilera horretan interes komuneko hainbat puntu zehaztu dira. Bigarren topaketan elkarrekin bildu dira Bordeleko eta EAEko Unibertsitateetako Arkitektura Eskolak, eta proiektu honen barruko balizko aliantzak aztertu dituzte garrantzi berezia emanaz jarduera ekonomikoko zonaldeen birgaikuntzari eta birgaikuntza hori erraztuko duten erabilpen eta zonifikazio kontzeptu berritzaileen erabilerari.

Hurrengo bilera Bilbon egingo da 2015eko urtarrilaren bigarren erdialdean, Proiektua amaitu baino lehen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke