Biodonostiako ikertzaileek larruazala birsortzen duten ama-zelulen jatorria aurkitu dute

2014ko Urria 29,


Biodonostiako ikertzaileek egiaztatu ahal izan dutenez, gizakiaren larruazala birsortu eta sendatzeko giltzarrizko zelulak nerbio periferikoa inguratzen duen lekatik datoz. Zelula hauek, era askotako arrazoiak medio (adibidez, zauri bat), ohiko funtzioa aldatu eta ama-zelula bihurtzen dira, kaltetutako ehunen birsorkuntza sustatuz.

Giza-gorputzeko organoak behin eta berriz bisortzen dira bizitzan zehar, batzuk maiztasun txikiagoaz (esaterako, garuna), eta beste batzuk dexenteko bizkortasunaz (gibela, kasu). Birsortzeko gaitasuna aldakorra da pertsonen eta organismoen egoeraren arabera (adinak aurrera egin ahala, birsorkuntza-gaitasunak atzera egiten du).

Ikerketa ugariri esker, ehunetan dautzan hamaikatxo ama-zelula deskribatu dira, baina litekeena da, gutxienez horietako batzuek jatorri berbera izatea.

Ikerketa honetan frogatu ahal izan denez, giza-larruazalaren birsorkuntza eta orbaintzerako giltzarrizko zelulak, nerbio periferikoa inguratzen duen lekatik eratorritako zeluluak dira

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke