Biodonostia hanturak Parkinsonean duen garrantzia ikertzeko proiektu batean parte hartzen ari da

2015ko Urtarrila 09,

imagen_spri_innovación

Biodonostia Institutua, CIBERNED Gaixotasun Neuroendekatzaileen Sareko Ikerketa Biomedikorako Zentroko zenbait talde, hanturak Parkinson gaitzean duen garrantzia aztertzeko mamitzen ari diren asmo handiko ikerketa proiektu batean parte hartzen ari da.


‘Parkinson gaitzaren hastapena eta bilakaera: aktibazio glialaren garrantzia’ deritzon proiektu honetan parte hartzen ari diren CIBERNEDeko lantaldeen artean, honako hauek nabarmen daitezke: Donostia Ospitaleko Biodonostia Ikerketa Institutuko Maria Cruz Rodriguez-Oroz buru duen taldea, Carlos Matutek zuzendutako UPV/EHUko taldea, Jose Obesok Madrilgo A.C. Neurozientzietako Zentro Integralean (CINAC) zuzentzen duena, eta Manolo Rodriguezek Tenerifeko La Lagunako Unibertsitatean gidatzen duena.

Lana honen bidez, oinarriko ikerketak eta ikerketa klinikoak egingo dira, noizbehinkako Parkinson gaitza eta LRRK2 mutazioa duten (baina mutazioaren sintomarik gabe) pazienteen fibroblastoetatik ateratako zelula pluripotente birprogramatuen kulturak aztertzeko. Era berean, in vivo aztertuko dira parkinsonismo progresiboaren animalia-eredu batzuk, baita mutazioaren eroale eta paziente asintomatikoak ere, hanturaren inguruko hainbat adierazle eta alderdi hurbilketa desberdinetatik arakatzeko asmoz.

“Proiektuko partaideok interes berezia genuen, nork bere lanaren ikuspegitik, hanturak Parkinson gaitzean duen garrantzia ikertzeko, batetik, hantura gaixotasun neuroendekatzaile askori dagokion mekanismotzat aztertzeko, eta bestetik, Parkinson gaitzaren fisiopatologia arakatu eta ulertzeko”, adierazi du Maria Cruz Rodriguez-Orozek, Biodonostia Institutuko gaixotasun neuroendekatzaileen zuzendari eta proiektuko ikertzaile nagusiak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke