Bideojokoen industria protagonista izango da berriro Euskadin “Fun & Serious Games Festival” ekitaldiaren 4. edizioan

2014ko Azaroa 18,


Astearte honetan, azaroak 18, 11:00etan, bideo-jokoen “Fun & Serious Game Festival” jaialdiaren laugarren edizioa aurkezteko prentsaurrekoa izan da.

Fun & Serious Game Festival jaialdia 2011. urtean sortu zen, aisialdiko bideo-jokorik eta joko seriorik (Serious Games) onenak sartzeko helburuarekin. Dagoeneko, bideo-jokoen inguruko Europako jaialdirik garrantzitsuena moduan finkatu egin da.

Alfonso Gomez jaialdiko zuzendariak azaroaren 28tik abenduaren 3ra bitartean Bilbon izango den laugarren edizio honetako edukiak aurkeztu ditu, eta harekin batera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Saileko ordezkariak ere izan dira.

Aurtengoa orain arteko ediziorik handiena izango da, izan ere, eduki gehiago izango ditu eta nazioartean oso ospetsuak diren txostengileek parte hartuko baitute.

Abenduaren 1ean izango den Iberdrola Talent Day egunean sektoreko aditu nagusiak izango dira, hala nola Ray Muzyka, BioWare-ren sortzaileetako bat eta munduan eragin handia duen 100 business angel horietako bat dena, Oscar Clark, Unity Technologies-eko ebanjelizatzailea edo Raúl Rubio, Tequila Works-eko CEO.

Abenduaren 2an BBVA Mobile Game Day eguna izango da Euskalduna Jauregian, eta han, Trip Hawkins, Electronic Arts eta Digital Chocolate enpresetako sortzailea; Peter Molyneux, 22 Cans, Lionhead eta Bullfrog-en sortzailea eta Teemu Huuhtaneen, NextGames-eko CEO eta sortzailea izango dira.

Urtejo Joko Seriorik onenen sarietarako deialdia egin da berriro, eta abenduaren 2an Joko Serioei eta Errealitate Birtualari buruzko kongresua egingo da Euskalduna Jauregian. Besteak beste Jon Binnie, G2G3-ko CTO; Javier Ortizá, Innoarea Game Desing enpresako CEO eta Google Glass-en Espainiako lehen Explorer; Diego Porto, Arloon proiektuaren zuzendaria eta Luis Castillo, NeuroDigital Technologies konpainiako zuzendari eragilea izango dira. Horrez gain, Euskalduna Jauregian, Euskaltel Expo Industry Zone gunea izango da. Eremu horretan, hogei estudio independentek baino gehiagok eta startup-ek bere proiektuak ikusgai jarriko dituzte, publikoarentzat, hedabideentzat eta inbertitzaileentzat. Microsoften aldetik, Sonia Marzo izango da, Microsoft-en Ekintzaileen eta Berrikuntza Zentroen arduraduna. Bilbon mentoring saioak antolatuko ditu ekintzaileekin, talentua aurkitzeko helburuarekin

Aurten, Fun Zone gunearen tamaina hirukoiztu egin da, eta jolas-eremu gehiago egongo dira, azaroaren 28, 29 eta 30ean hurbiltzen denak hainbat esperientzia bizi ditzan. Bertaratutakoek League of Legends eta Call of Duty bideo-jokoen Methodz, Riocus, Ades, RaDiKal edo Stylex jokalari profesionalen saioez gozatzeko aukera izango dute. Gainera, Assassin’s Creed Unity, Just Dance 2015, Minecraft, FIFA 15, NBA 2K15 eta beste hainbat bideo-jokoekin aritu ahalko dira.

Guggenheim Museoko auditoriumean mahai-inguru bat izango da abenduaren 2an: “Liburutik bideo-jokora”. Mahai-inguru horretan Juan Gómez-Jurado, César Pérez Gélida eta Lucien Soulban idazleek parte hartuko dute eta Pedro Vallín, La Vanguardiako egunkariko kultura arloko kazetaria, moderatzaile moduan arituko da.

Aurten oso babesle berezia izango du Fun&Serious jaialdiak: Christian Gálvez idazle eta aurkezlea; izan ere, jaialdiaren izaerarekin bat etortzeaz gain, bideo-joko zalea ere bada, eta zenbait bideo-jokoren pertsonaiei ahotsa jarri die.

Abenduaren 3an Campos Elíseos antzokian izango den Galan, gonbidatu ezagunak izango dira, eta aurtengo irabazleak jakinaraziko dira. Bi ohorezko sari ere banatuko dira: batetik, jardueraren saria; bestetik, Sagarik onenaren saria. Lehenengoa EA eta Digital Chocolate enpresen sortzailea eta sektoreko bultzatzaile handienetako bat den Trip Hawkinsi emango diote, eta bigarrena, Halo frankizia ezagunari, izan ere, 60 milioi bideo-joko baino gehiago saldu ditu, eta bideo-jokoaren historiako sagarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Fun & Serious Game Festival jaialdiari buruz:

Fun & Serious Game Festival ekitaldiaren laugarren edizioa azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da aurten, eta aurreko urteetan bezala, bideo-jokorik onenak saritzea du helburu, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.

Fun&Serious Game Festival jaialdiak Eusko Jaurlaritzaren – SPRIren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du. Horrez gain, Bilbon egoitza duen Digipen amerikar unibertsitatearen aholkularitza estrategikoa, eta Espainiako Bideo-jokoen Elkartearen (AEVI), RTVEren eta EITBren laguntza ere jasotzen du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke