ES | EU


2016ko Martxoa 07


Bi erakunde horiek ibilbide luzea egin dute elkarrekin lan eginez Euskal Ekintzailetza Sistemaren barruan. Sortu zirenetik, BIC BERRILAN eta CEI SAIOLAN zentroek enpresa-proiektu eta lanpostu berri ugari sustatu dituzte Gipuzkoan, eta bazkide estimatuak bihurtu dira beren bezero eta kolaboratzaileentzat.

Zentzu horretan, alderdi biek lehentasunezkotzat jo dute, beste erakunde batzuekin batera, Euskal Ekintzailetza Sistema garatzen jarraitzea, eraginkortasunez sustatu eta babestu dezan euskal gizartearen ekintzailetzarako potentziala.

Horrela, Euskal Ekintzailetza Sistemaren babes egiturak berrantolatu eta hobetzeko prozesua aprobetxatu da bere irudia aldatzeko eta bere zeregin guztiak BIC GIPUZKOA marka berriaren inguruan bateratzeko.

Hala, BIC GIPUZKOAk 3 egoitza izango ditu hemendik aurrera: Donostia, Eibar eta Arrasate. Zentro horietan kudeatuko dira ekintzailetza aurreratuarekin eta oinarri berritzaile edo teknologikoko enpresa berrien sorkuntzarekin lotutako programak eta ekimenak, hots, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez Gipuzkoan sustatzen dituztenak.