Xehekako 6 saltokik bezeroarekin duten harremana berrikuntzaren bitartez zelan berasmatu duten azalduko dute

2015ko Azaroa 18,

spri_ikusmer_comercio
Aparteko saltokiak

Espazioen diseinu  esperientziak, produktuen txandaketa,  adimendun arropa, elkarlana bultzatzen eta salmenta gurutzatuak sortzen dituzten plataformak… negozioan ematen ari diren aldaketen parte dira. Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak sustatua, azaroaren 24ean ospatuko da Gipuzkoako Merkataritza Ganberan.

Euskadiko xehekako merkataritzaren parte diren sei enpresek, azaroaren 24ean, bezeroarekin duten harremana zelan sustatu eta berasmatu duten azalduko dute jardunaldi batean. Bezeroarekin modu berritzailean elkar eraginez arrakasta lortu dute; besteak beste, antolatzen dituzten ekintzengatik, merkataritza espazioa antolatzeko moduagatik, produktu berritzailea saltzeagatik, aurrera eramaten duten kudeaketagatik…azken finean, aparteko erosketa esperientzia sortzen duen faktore desberdintzailea gehitu dutelako.

Bertaratutakoekin haien esperientzia partekatuko duten saltokiak ondokoak dira:

Pantori, eraberritzen den delicatessena, 15 egunero saltokian dituen produktuak aldatzen ditu,  bakoitzean produktu, kontzeptu edo eskualde baten alde apustu eginez.

Nabari, adimendun arropa,  smartizazioaren alde lekutu da, ohiko produktuari zerbitzu geruzak erantsiz.

Noventa grados, moda eta oinetako saltokia, arte-galeria, ileapaindegia, kosmetika, berrikuntza eta sofistikazioa nagusi den concept-store diseinua.

Ole morena&blondie, txikizkako coworking-a, bi saltoki independentek elkarrekin produktuak saltzeko salmenta puntu berria sortu dute.

Kaxilda liburutegi-jatetxea, komunitateen sorrerarako topagunea.

Gainera, Flowk parte hartuko du,  saltoki berritzaileen diseinuan eskarmentua duen aholkularitza enpresa eta birdiseinatu dituen saltokien adibideak ezagutzera emango ditu.

“Salmenta esperientzialean oinarritutako negozio ereduak: Aparteko saltokiak” jardunaldia azaroaren 24ean ospatuko da Gipuzkoako Merkataritza Ganberan eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatzen eta sustatzen du,  Ikusmerrren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Behatokia.

Doakoa den topaketa hau Merkataritza Bulego Teknikoen profesionalei, Behargintzetako eta Garapen Agentzietako teknikariei, Merkatarien Federazioei, Hiri Merkataritzako Plataformei eta oro har bertaratu nahi duten merkatari guztiei zuzenduta dago.

Izena emateko,  info@ikusmer.com-era email bat idatzi behar da parte-hartzailearen izena, abizena eta dagokion erakundearen izena aipatuz. Programa kontsultatu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke