VIVEbioTECH-ek bektore biralak ekoizteko gunea abiarazi du

2015ko Azaroa 23,

Spri_innovacion_VIVEbioTECH
Bektore biralak gaixotasun arraroen aurkako terapietan erabiliko dira

Inbiomed Fundazioak Donostian duen VIVEbioTECH spin-off  bioteknologikoak gaixotasun arraroen aurkako terapietan erabiliko diren bektore biralak ekoizteko gela zuria abiarazi du.

VIVEbioTECH-en gunea, Estatu espainiarrean dagoen era horretako lehena, biorreaktorez hornitutako 90 metro koadroko gela zuria da. Horrez gain, konpainiak zazpi lanpostu dituen 210 metroko koadroko laborategia.

Gaixotasun arraro gehienak jatorri genikokoak dira, eta 3 mila pertsonak baino gehiagok pairatzen dituzte Estatuan. Gaixotasun hauek, gene jakin baten behar ez bezalako funtzionamenduak eragindakoak dira, eta horien tratamenduan erabiltzen diren tekniken bitartez, kaltetutako genea gene osasuntsu batez ordezkatzen da. Teknika honetan, bektore biralak erabiltzen dira genea zelularen barrualderaino eramateko.

Enpresa gipuzkoarrak Parkinson eta minbizia bezalako gaitzetarako bektore biralak ere ekoizten ditu.

Bektore biralak baldintza berezietan sortzen dira, terapia klinikoko saiakuntzetan pazienteei aplikatu ahal izateko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke