UPV/EHUko ikertzaileek WOP fundazioaren proiektuetako bat irabazi dute

2015ko Apirila 14,

imagen_spri_innovacion
EHUko ikertzaileak

UPV/EHUko ikertzaileak buru dituen eta gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapia berriak garatzea xede duen ekimen batek lehen postua lortu du Walk On Project (WOP) fundazio bilbotarrak finantzatutako nazioarteko proiektu-deialdian.


Proiektu honen bitartez, UPV/EHUn ikertzaile dabiltzan Susana Mato eta Carlos Matute Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroko kideak, bi proteinaren inhibizioak esklerosi anizkoitza, leukodistrofiak, Alzheimerra eta Parkinsona bezalako gaixotasun desmielinizatzaileen tratamenduan duen potentzialtasun terapeutikoa zehazten saiatuko dira.

WOP fundazioaren programari esker, zientzialari bat kontratatu ahal izango da, ikerketa horretan esklusibaz jardun eta gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiteko bide berriak jorratzen lagun dezan.

Walk On Project Fundazioa gaixotasun neurodegeneratiboetarako tratamenduak garatzeko ikerketan diharduten proiektuak finantzatzen dituen erakundea da.
Aurtengo deialdian, Espainia, Erresuma Batua, Eslovenia eta Italia bezalako herrialdeetako ekimenak aurkeztu dira.

Proposamen guztiak, Carlos III Osasun Institutuari atxikitako aditu batzorde batek aztertu ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke