Tresna-gida bat, gazteen artean gatazkak konpontzeko

2015ko Urria 29,

portada de la guía
Gidaren azala

Gasteizko Udalak Guía DuIN! plazaratu du Matiz Elkartearen laguntzarekin. Gida hori 12-20 urte bitarteko gazteekin lan egiten duten hezitzaile eta irakasleei zuzenduta dago, eta gatazkak era baketsuan konpontzeko tresnak eskaintzen ditu. “Partekatzeko pentsatuta dauden ideien eta baliabideen bilduma” bezala aurkeztu da, eta helburutzat du gazteak bakearekin lotutako baloreetan prestatzea, gatazkak  modu eraikikorrean konpondu ditzaten.

Argitalpenak, dagoeneko deskargatzeko moduan dagoenak,  lehen zati teoriko bat du, non gatazkekin lotutako alderdi desberdinak lantzen baitira: jatorria eta tipologia,  erantzukizuna erantzuterakoan, emozioen papera eta gatazka egoera bati aurre egiteko eta bitartekari lanak egiteko metodoak. “Tresna kutxa” bat eskaintzen du, zeinak taldeko dinamikak barne hartzen baititu, gazteen eguneroko bizitzako egoerak lantzeko, bai ikasgelan eta bai gazteentzako zentroetan.

Gatazkak konpontzeko eta bizikidetza sustatzeko adibide praktikoak eskaintze aldera, gidan hogei bat proiektu daude, Estatuko edo nazioarteko zentroetan jada martxan jarri dituztenak. “Zuk ikasten baduzu, nik ere ikasiko dut” da ekimen horietako bat, zeina 2012an hasi baitzen IPI Sansomendi ikastetxean (Gasteizen) eta oraindik martxan baitago. Proiektuak erantzule egiten ditu maila altuagoko ikasleak, ikasle gazteagoen tutore bihurtuz eta eduki akademikoak ikasten lagunduz. Esperientzia horren fitxan ikus daiteke praktika honekin ikasleek beren buruz duten irudia hobetzen dela, eta errazago egiten dutela Lehen eta Bigarren hezkuntzen arteko jauzia.

DuIN! gidan adibide gehiago ere badaude, esaterako Actuem! eta Deslimita’m ekimenak. Kasu horietan antzerki sozialeko eta Zapalduaren Antzokiko teknikak erabiltzen dituzte, hau da, antzerki pieza txikiak interpretatuz laguntza ematen zaie bazterkeria arriskuan dauden gazteei beren emozioak partekatzeko eta gainerakoenak ulertzeko. Espazioak eta Denborak Kudeatzeko eta Hobetzeko ekimenean, bestalde, ikasgela desberdinetako ikasleek elkarrekin lan egiten dute espazio komunak dekoratu eta hobetzeko, ikasgelatik kanpora ateratzen dituztelarik plastika ikasgaiko jarduerak. Ekimen hori martxan jarri duten zentroetan murriztu egin dira ikasleen arteko gatazkak, eta espazioa hobeto kontserbatzen da, ikasleek bere sentitzen dutelako.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke