Tabakalerak kalera atera du Txirin-Gailua, kultur jardueretarako dispositibo mugikorra

2015ko Maiatza 27,

spri_innovacion_TxirinGailuaTabakalera
Dispositibioaren bocetoa.

Diseinu eta eraikuntza prozesu bateratu batetik abiatuta, Tabakalerak eta M-etxea kolektiboak Txirin Gailua sortu dute. Txirin Gailuaren bidez normalean espazio itxietan egiten diren jarduerak kalera eramango dira, hiriko ingurunea erabiltzeko modu desberdinak ikertzeko.

Txirin-Gailua gurpildun egitura bat da, zeinarekin proiekzioak, kontzertu txikiak, erakusketak edo hitzaldiak egin baitaitezke espazio publikoan. Tabakaleraren asmoa da Txirin Gailua erabiltzea bere programazioa instalazioetatik kanpo ateratzeko eta Egiako auzotarrei hurbiltzeko. Lehen jarduerak maiatzaren 15etik 17rako asteburuan egin ziren: proiekzio egitarau bat, haurrentzako elektronika sortzaileko ikastaro bat, eta Jolastu-Eraldatu-Jolastu tailerra, non jolasak ingurua eraldatzeko dituen aukerak aztertu baitzituzten, kasu honetan Donostiako Bilbo plazan.

Honako hau bigarren Txirin-Gailua da eta Tabakalera Hekuntzaren jarduera pedagogikoak garraiatzeko sortu da. Lehen egitura mugikorra 2014an diseinatu zen, Egiako elkarteek, kolektiboek eta auzotarrek erabil zezaten. Egiako eragile eta biztanleek berek detektatutako premia bati erantzuteko egin zen proiektua, alegia, auto-antolatutako kultur jardueren bitartez espazio publikoa erabiltzeko eta bizitzeko modu desberdinak bilatzea.

Txirin-Gailua diseinatzeko prozesu parte-hartzaile bat egin zen eta saioak eta tailerrak antolatu zituzten Hirikilabs laborategian, gailu mugikorra denen artean eraikitzeko, egizu zerorrek filosofiari eta ezagutza partekatuaren kulturari jarraiki. Azpiegitura  hiritarren eskura dago orain, eta Egia auzoko edozein pertsona edo kolektibok Txondorra Kultur Gunearen web orriaren bidez eska dezake hura erabiltzea jarduera sozio-kulturalak egiteko. Atari horretan daude baita ere Txirin-Gailu bat muntatzen ikasteko argibideak.

Txirin-Gailua Kalera!

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke