SPRIk European American Entreprise Council erakundearekin eta EEN sarearekin kolaboratuko du negozioei eta berrikuntzari buruzko topaketa bat antolatzeko Las Vegasen

2015ko Iraila 29,

spri_innovacion_Grupo SPRI
SPRI Taldearen logoa.

SPRIk European American Entreprise Council erakundearekin eta EEN sarearekin kolaboratuko du  negozioei eta berrikuntzari buruzko topaketa bat antolatzeko Las Vegasen

SPRIk, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak, Entreprise Europe Network (EEN) sarearekin kolaboratuko du negozioei eta berrikuntzari buruzko topaketa bat antolatzeko. Ekitaldia Las Vegasen egingo da datorren urtarrilean, eta, aurreikuspenen arabera, 100.000tik gora lagun bilduko ditu erakusle eta bisitarien artean.

EEN-ek baditu bere baitan Europa osoko eta AEBetako ia 600 erakunde, eta SPRI Basquee ENN Partzuergoaren koordinatzailea da. Partzuergo horren barruan daude orobat Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz. Joan den urtarrilean SPRIko zuzendari nagusi Alexander Arriolak, EAEko gunearen arduradun den aldetik, 2020ra arte iraungo duen lankidetza akordio berri bat sinatu zuen Europako Batzordearekin.

Basque EEN Partzuergoaren helburua da Europa enpresengana hurbiltzea eta aukera ematea euskal ETEei Batzordeak banatzen dituen funtsak eskuratzeko.

EEN Sareak lehen aldiz antolatuko du horrelako topaketa bat Estatu Batuetan, eta nazioarteko startup eta ETEek eta balizko hainbat inbertsiogilek parte hartuko dute European American Entreprise Council erakundearekin, SPRIrekin eta sareko beste hainbat kiderekin batera. Horregatik, bertaratuek aukera dute kontaktuak egiteko inbertitzaile, produktore edo banatzaileekin.

3.500tik gora erakusle eta mundu osoko administrazioetako 1.800dik gora profesional espero dira, eta baita ere 48.000 bisitari eta goi-mailako 48.000 zuzendaritza-kargu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke