SPRIk eta euskal patronalek Innobideak Estrategiaren berrikuntzarako laguntzak aurkeztuko dizkiete enpresei

2015ko Maiatza 23,

spri_innovacion_logospri
SPRI Taldearen logoa.

Innobideak programek enpresei laguntzen diete jakin dezaten zein proiektuk ematen dieten aukera berrikuntzaren bidez hobetzeko eta lehiakorrago izateko.Innobideak estrategiak lau laguntza ildo ditu: estrategia, proiektuen ezarpena, gaikuntza eta pertsonen parte-hartzea. Lehen jardunaldia maiatzaren 27an izango da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIk  (Euskadiko Garapen Agentziak) eta euskal patronalek (Adegi, Cebek eta Sea) aurkezpen jardunaldi bana antolatu dute euskal lurraldeetan, bertatik bertara ezagutarazteko Innobideak Estrategiaren bitartez artikulatzen diren berrikuntzarako laguntzak. Lehenengoa maiatzaren 27an egingo da ADEGIk Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitzan.

 

Euskal administrazioak hainbat programa eskaintzen ditu Innobideak izeneko estrategiaren barruan, alderdi hauek bultzatzeko euskal enpresetan: berrikuntza ez teknologikoa, enpresetan parte hartzea, kudeaketa aurreratua eta enpresa bikaintasuna. Guztira ia bost milioi euro banatuko dira laguntzatan.

 

Innobideak estrategiaren barruan lau laguntza programa daude: lehenengoak Lehiabide du izena eta euskal enpresei laguntzen die lehiakorrago izaten eta gainerakoengandik bereizten, produktuak, zerbitzuak eta merkatuak dibertsifikatuz. Bigarren programak, Kudeabidek, kudeaketa aurreratuko metodologia, tresna eta printzipioen ezarpena du helburu. Innobideak Estrategiaren barruko hirugarren laguntza ekintzak Pertsonak du izena. Eta bere helburua da langileek enpresako kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan parte har dezatela. Azkenik, Innobideak Prestakuntza ekimenak enpresetako profesionalen gaikuntza sustatzen du, Kudeaketa Aurreratuaren giltzarriak ezagutu eta inplementatu ditzaten.

 

Innobideak estrategia aurkezteko lehen jardunaldia, Adegik sustatukoa, maiatzaren 27an izango da Donostian. Bi orduko ekitaldia izango da eta Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da.

 

Innobideak estrategiaren arduradun nagusiek, hots, Aitor Urzelaik (Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak) eta Aitor Cobanerak (SPRIko Berrikuntza eta Teknologia zuzendariak) azalduko dizkiete euskal enpresei estrategiaren xehetasun guztiak.

Goizeko 9:30etik 11:30era Innobideak Estrategiaren programa guztien azalpen zehatzak emango dira eta ondoren galderentzako eta eztabaidarako txanda bat irekiko da.

 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk beste bi ekitaldi egingo dituzte Innobideak Estrategia aurkezteko Araban eta Bizkaian, eta lurralde bakoitzeko patronalek koordinatuko dituzte, hots, SEAk Araban eta CEBEKek Bizkaian.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke