Portugaletek topaketa bat antolatu du berrikuntza soziala bultzatzeko Hirugarren Sektorean

2015ko Ekaina 16,

spri_innovacion_EncuentroAsociacionesPortugalete
Portugaleteko Elkarteen Topaketa

Portugaleteko Adaka-Boluntarioak Sustatzeko Zerbitzuak jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 20an, ezagutzak, baliabideak eta esperientziak partekatzeko hiritarren eta esparru sozialeko elkarteen artean. Topaketaren helburua da hirugarren sektorearekin lotutako pertsonak biltzea sareko lanak eta eragileen arteko lankidetza bultzatzeko, eta baita ere berrikuntza sozialarekin lotutako tresnak eta metodologiak ezagutzera ematea.

Topaketan dohainik parte hartu daiteke aurrez izena emanda, eta Portugaleteko elkarte eta fundazioetako kideei zuzentzen zaie nagusiki, baina baita ere boluntariotzarekin lotutako pertsonei edo herrian lan egiten duten erakunde sozialak ezagutu nahi dituztenei. Jardunaldian zehar askotariko tailer tematikoak egingo dituzte antolakundeen barruan lan egiteko modu parte-hartzaileagoak sustatzeko eta teknologia digitalen potentziala aprobetxatzeko.

Hona hemen egitarauak barne hartzen dituen tailerrak: Design Thinking (konponbide berriak sortzeko metodologia bat pertsonengan zentratutako ikuspegitik abiatuta), Lidergo Partekatua (antolakundeak kudeatzeko modu parte-hartzaileagoak lortzeko) eta Interneteko Presentzia (Sareak irabazi asmorik gabeko erakundeentzat dakartzan erronkak eta aukerak aztertuko dituzte).  Jardunaldian zehar Motibazio tailer bat ere egingo dute, motibaziorako eta proiektu sozialekin bat egiteko teknikak lantzeko; eta Kultura Kolaboratiboari buruzko tailer bat ere bai, antolakundeetan lankidetza eta elkarrenganako laguntza sustatzeko, indibidualtasuna sustatu beharrean.

Portugaleteko Boluntariotza Foroak bultzatu duen topaketa honetan eztabaidak eta gogoeta jarduera bateratuak ere egingo dira, sinergiak sortzeko tokiko ingurunean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeen artean. Ekitaldia Portugaleteko Zubi-Alde Kiroldegian egingo da eta tailerretan izena eman nahi dutenek Adaka erakundearen atarian sartu beharko dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke