Oronaren zibersegurtasun arloko proiektu bat Basque Industry 4.0 programan sartu dute

2016ko Urtarrila 25,

SPRI_innovacion_Orona
Ekimenak zerbitzua hobetzen lagunduko du, mantentze-lan prediktiboko tekniken bitartez

Orona euskal enpresa soluzio bat garatzen ari da, igogailuak kanpoaldearekin lotzen dituzten sistemen segurtasuna indartzeko asmoz, eta ekimen honetarako, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 laguntza-programaren babesa izan du.

Igogailuetako komunikazioen segurtasuna hobetzea da proiektuaren helburu nagusia, bereziki gogoan izanda igogailuak ez direla sistema fisiko isolatuak, baizik eta, sistema ziberfisiko eta integratuen instalazioari esker, kanpoaldearekin lotuta egon ohi direla.

IK4-Ikerlan zentro teknologikoa partaide duen ekimen honen bitartez, aurrera jarraitu nahi da informazio teknologiak txertatzeko ahaleginean, datu-trukea segurtasunez egin eta, mantentze-lan prediktiboko tekniken laguntzaz, bezeroentzako zerbitzua hobetzen laguntzeko asmoz.

Oronaren zibertasun arloko soluzioa dugu, teknologiaren transferentzia bultzatzea xede duen Basque Industry 4.0 programak 2015ean aukeratu zituen 16 proiektuetako bat. Programa honek 3,91 milioi euroko guztizko balioa duten laguntzak banatu zituen iaz.

Igogailu eta eskailera, arrapala eta korridore mekanikoen fabrikazioan, instalazioan, mantentze-lanetan eta modernizazioan espezializatuta dagoen Orona enpresa-taldeak 4.500 profesional baino gehiago ditu. Egun, bi lantegi ditu Europan, eta negozio integraleko presentzia 10 herrialdetan.

Oronaren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke