Orkestra-k Lehiakortasunaren Biltzarra egingo du uztailean

2015ko Ekaina 03,

spri_innovacion_orkestra
Orkestra logoa.

Deustuko Unibertsitateko Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuak Euskadiko Lehiakortasunaren 2015eko Biltzarra  antolatuko du uztailaren 1ean Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Bertan aurkeztuko dituzte Orkestrak bi urterik behin argitaratzen duen Lehiakortasunari buruzko Txostenaren ondorioak, eta bost mintegi espezializatu egingo dituzte 2020rako Zientzia eta Teknologia Planean EAErentzat definitutako lehentasunak aztertzeko eta lurraldeak lehiakortasun politikak egitean duen papera zehazteko.

Mintegi horien artean aipatzekoa da Fabrikazio Aurreratuari eta 4.0 Industriari buruzkoa, SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) antolatzen duena.  Topaketa horretara euskal industriako eragile ekonomikoak eramanez bilatzen dena da argia isurtzea gai horren gainean eta askoren ustez oraindik mugikorrak dituen oinarriak sendotzea,  atzean dauden kontzeptuak argituz eta kasu errealak azalduz.

Era berean, mahai-inguru bat egingo da I+G-k produkzioko ekonomiaren lehiakortasunean duen papera aztertzeko. Iñigo Urkullu Lehendakariak itxiko du ekitaldia.

Euskadiko Lehiakortasunari buruzko Txostena

Orkestra ikerketa taldeak Euskadiko Lehiakortasunari buruzko txosten bat argitaratzen du bi urterik behin, eta txosten horretan diagnostiko sakon bat egiten da jakiteko zein egoeratan dagoen Euskadi lehiakortasunaren arloan, ikuspegi sozio-ekonomiko guztietatik abiatuta.

Euskadiko Lehiakortasunari buruzko 2015eko Txostenak aztergai du  nola garatzen ari diren produkzioaren eraldaketa prozesuak. Aurreko txostenaren ildo beretik, txosten honetan ere azpimarratzen da ezinezkoa dela hazkunde ekonomiko sostengarria lortzea ekonomia produktiboa eraldatu gabe. Erakunde publiko eta pribatuek hainbat ekimen sustatu dituzte helburu hori lortzeko. Era berean, Europako Batzordeak derrigorrezko baldintza bat jarri du ematen dituen egiturazko eta inbertsiorako funtsak eskuratu ahal izateko, alegia, eskualdeek espezializazio adimenduneko estrategiak (RIS3) definitu ditzatela. Txostenak aztergai ditu arlo horretan egin beharreko aurrerapausoak, eskualdeak dituen ahuluneak eta erronkak, eta baita ere sustatu behar dituen politikak, Euskadi osatzen duten lurraldeek eta horietako ekonomiek elkarrekin lanean jarrai dezaten horrelako prozesuetan eta krisitik indartuta atera daitezen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke