Obekik berrikuntza teknologikoaren alde apustu egin du kanpoko merkatuetan aurrera egiteko asmoz

2015ko Abendua 23,

Spri_innovación_obeki
Obekik offshore instalazioetan erabiltzeko moduko motor berriak diseinatzeko asmoa du

Motor eta sorgailu elektrikoen fabrikazioan diharduen Obeki euskal fabrikatzaileak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua indartu du azken urteotan, nazioartekotzeko estrategian aurrera egitea ahalbidetu dioten garapen eta aplikazio berrien sorkuntzaren bitartez.

Gipuzkoako Ibarra herrian finkatuta dagoen konpainia honek lehentasun osoa eman dio azken hiru urteetan tentsio baxuko motor elektrikoen prototipoak garatzeari, ontzigintza eta offshore energia-sorkuntza bezalako sektoreetako aplikazio berezietarako.

Gainera, konpainiaren arduradunek aurreikusi dutenez, datorren urtean, lankidetza-proiektu berriak lantzeari ekingo diote, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak produktu teknologiko eta zientifiko berriak garatzeko bultzatutako GAITEK laguntza-programaren bitartez.

Zehazkiago esanda, konpainiak offshore instalazioetan erabiltzeko moduko motor berriak, iman iraunkorreko motorrak eta hozte likidokoak diseinatzeko asmoa du.

Obekik kontratu bat sinatu berri du, Maersk konpainiak Ipar Itsasoan duen petrolio-plataforma baterako 80 balazta-motorren horniketa egiteko.

Enpresaren aurreikuspenen arabera, salmentak 7 milioi eurokoak izango dira urtearen amaieran, eta horien % 80 nazioarteko merkatuetako salmentak izango dira.

Iturria: Empresa XXI

Obekiren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke