Neikerrek lurretako karbonoa areagotzea xede duen nazioarteko ekimenarekin bat egin du

2015ko Abendua 29,

SPRI-innovacion-Neiker
Proiektua lurzoruaren emankortasuna handiagotzeko diseinatuta dago

Neiker-Tecnalia Nekazaritza arloko Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak “1000ko 4: elikadura-segurtasunaren eta klimaren mesedeko lurrak” proiektuarekin bat egin du, karbono gehiago duten lurrak lortzeko eta, honen bitartez, nekazaritza jasangarria bultzatu eta klima-aldaketari aurre egiteko asmoz.

Frantziak sustatutako ekimen honen izenetik hasita, baso eta nekazaritza lurretan eta bereziki larre eta zelaietan biltegiratuta dagoen karbonoa urtero 1.000ko 4 handitzeko helburuari erantzun nahi zaio.

Horrenbestez, lurren emankortasuna eta nekazaritzaren ekoizpena areagotzea lortuko litzateke. Gainera, munduko batez besteko tenperaturaren gehienezko igoera 1,5 edo 2ºC-ra mugatzeko epe luzeko helburua lortzen lagunduko luke.

Proiektua Parisen antolatutako Klimaren Gailurrean aurkeztu zen ofizialki abenduaren 1ean, eta horren eragileek klima aldaketari aurre egiteko moduko nekazaritza bateranzko trantsizioa egiteko konpromisoa berenganatu dute, lurraren kudeaketa jasangarriaren bitartez.

Nekazaritza arloko ekoizpen-sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu eta ustiategiak kudeatzeko teknologia berriak garatu eta aplikatzea da Neiker zentro teknologikoaren konpromiso eta jardueraren ardatz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke