Nanoteknologia antibiotikoekiko erresistentziaren aurka

2015ko Azaroa 25,

Spri_innovación_CIDETEC-BIODONOSTIA
Mintegiaren asmoa antibiotikoen erabilera arduratsuaren garrantzia sustatzea da

Antibiotikoen erabilera arduratsuaren garrantzia sustatzeko asmoz, IK4-CIDETEC zentro teknologikoak eta Biodonostia Ikerketa Sanitarioko Institutuak, joan den azaroaren 18an, antibiotikoen esparruan, nanoteknologiaren erabileraren bitartez lortutako aurrerapen  zientifikoak ezagutzera emateko eta hauen erabilera gehiegizkoaren ondoren sentsibilizatzeko mintegia antolatu zuten.

“Hitz egin dezagun antibiotikoen erabilera egokiaz!” deituriko eta Donostian egindako ekitaldiak, bi ponentzia ditu, antibiotikoekiko erresistentzia zertan datzan, antibiotikoak modu arduratsuan nola erabiltzen diren edo antibiotiko berriak eta bestelako alternatibak garatzeko ikerkuntza alorrean egiten ari diren ahaleginak zeintzuk diren bezalako galderei erantzuna emate aldera.

Ekitaldiaren testuinguruan, Marco Marradi ikertzaileak, ‘PneumoNP’ proiektu europarra aurkeztu zuen. Proiektuaren buru IK4-CIDETEC da eta sistema diagnostiko eta botika berriak garatuta, eta horretarako nanoteknologia bezalako tresnak baliatuta,  eraginkortasuna hobetzeko botiken albo-ondorioak murrizteko asmoa du.

Nanoterapiak, nanosistemak kalteturiko zelula edo ehunetara selektiboki bideratzea du helburu beti ere, botikak garraiatu, askatu eta tratamendu eraginkorragoa lortzeko, albo-eraginak murriztuz.  Era berean, nanopartikulen erabilerak, botiken eraginkortasuna areago dezake, uretan disolbatzeko gaitasuna eta gorputzean duten egonkortasuna hobetuta.

Ekitaldiak, antibiotikoen erabilera zuhurrerako Europako egunaren ospakizunarekin bat egin zuen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke