Mugikortasun eta logistika klusterrak eta Deustok bat egin dute talentua bultzatze aldera

2016ko Urtarrila 19,

SPRI_innovación_MLC_Deusto
Hitzarmena iragan urtarrilaren 14an sinatu zen

Harremanak lotu eta talentua bultzatze aldera, mugikortasun eta logistika MLC ITS Euskadi klusterrak eta Deusto Business School negozio eskolak lankidetza hitzarmena sinatu dute, esperientzia akademiko eta profesionalen trukea bultzatzeko asmoz.

Bi entitateek, klusterrarekin bat egindako erakundeen formakuntza beharrak asetzeko pertsonalizatuko zuzendaritza- heziketa programak babesteko konpromisoa hartu dute.

Iragan urtarrilaren 14an sinatutako akordioak, elkartutako enpresetako zuzendarientzako jardunaldi eta mintegiak antolatzea aurreikusten du ere bai.

Hitzarmenak MLC ITS Euskadik baldintza onuragarrietan negozio- eskoletako programa irekietara eta master exekutiboetara heltzea, ikerkuntza iniziatibak diseinatu eta martxan jartzeko partehartzea eta enpresarentzako aplikazio proiektuak garatzea ahalbidetuko du.

Deustuko Unibertsitateko Faculty Club-ean egindako akordioaren sinatze ekitaldian Deusto Business School-eko Dekano Guillermo Dorronsoro eta klusterreko gerente Fernando Zubillaga izan dira.

MLC ITS Euskadi-ren hamargarren urteurrenaren zeremonia 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke