MondragonLinguak itzulpen automatikoko motor eleanitza diseinatu du

2015ko Maiatza 14,

MondragonLinguak itzulpen motor bat diseinatu du

MondragonLingua itzulpen enpresako ingeniaritza departamenduak, itzulpen automatikoko motor eleanitz bat garatzen bukatu du, zerbitzua optimizatu, kostuak murriztu eta eraginkortasuna areagotzea ahalbidetzen duen eduki eleanitza sortzeko gai dena.

Dispositiboak aurretiaz bezero espezifikoei itzulitako edukiak prozesa ditzake eta horrek erabat murrizten du espezialistek itzuli beharreko hitz kopurua eta gutxi gorabehera %25 inguruko aurrezkia eragiten du.

Gainera, sistemak ez ditu gastu kontuari dagozkion onurak bakarrik ekarriko, baita eraginkortasunari dagozkionak ere, ezen, itzulpen prozesua erabat bizkortze aldera,  zerbitzua web atari baten bitartez erabil ahal baita.

Momentu hauetan, zerbitzua hizkuntza eta itzulpen domeinu kopuru zehatzetarako eskuragarri dago, nahiz eta aurrerago hizkuntza gehiago gehituko diren.

Interfazeak zenbait artxibo formatu jasaten ditu eta dokumentazioaren bereizgarri originalak mantentzen ditu, hala nola, letra lodia, etzana, eduki- taulak, irudiak eta grafikoak.

Dispositiboak erabilitako teknologia Mosesen oinarritzen da, kodigo irekia duen itzulpen estatistikoko motorrean.

Sistema hau, Vicomtech-IK4 ikerketa zentroarekin lankidetzan eta ISEAren koordinazio pean garatu da eta gainera, zenbait europar ikerketa zentro eta Europako Batzordeak finantzatutako zenbait ikerketa proiekturen artean sortutako esfortzuari etekina atera dio

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke