Lazpiurrek sari bat lortu du bere enpresa-ibilbideagatik

2015ko Urria 07,

Spri_Emprendimiento_Lazpiur
Sariak Banco Popular-ek El País egunkariarekin eta SER katearekin batera antolatzen ditu

Lazpiur forjaketako makina eta tresnen euskal fabrikatzaileak garrantzi handiko saria lortu du Banco Popular-ek El País egunkariarekin eta SER katearekin batera antolatzen duen “Somos Empresa” lehiaketan.

Lehiaketako epaimahaiak 516 hautagairen artean aukeratu du Gipuzkoako Bergara herriko konpainia, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2015eko “Somos Inspiradores” sariaren irabazletzat, “enpresa-bikaintasunaren bilaketaren eredu” bilakatu baita, konpainiaren iturrien esanetan.

Automobilgintza sektorean espezializatuta dagoen euskal konpainia finalisten artean zegoen Sidra El Gaitero, Feyce eta Asac Comunicaciones informatika-aholkularitza enpresarekin batera.

Sariak hilaren 2an banatu ziren, Madrilgo Errege Antzokian antolatutako ekitaldi batean.

Iaz 100 urte bete zituen Lazpiur konpainia, ekoizpenaren % 80 hogeita bost herrialdetara esportatzen duen enpresa familiarra da, Mercedes eta Ford bezalako automobil-fabrikatzaileak berezo dituena.

Lazpiur – “Somos Empresa” Sariak



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke