La Salle Berrozpe eskola, ikasgelako berrikuntza digitalaren eredu

2015ko Abendua 10,

La Salle Berrozpe ikastetxearen ataria.

Andoaingo ikastetxea finalista izateko hautatu dute Telefónica Fundazioak bultzatutako Escuelas para la Sociedad Digital sariketan. Ekimen horrek aitortza egiten die, metodologia berritzaileak praktikan jarriz, ikaskuntza prozesuak hobetzeko tresna digitalak baliatzen dituzten hezkuntza arloko proiektuei.

0>La Salle Berrozpe da ikastetxe pribatu eta hitzartuen kategoriako lau finalistetako bat, Bartzelonako Virolai eta Sadako ikastetxeekin eta Madrileko San Diego y San Vicente ikastetxearekin batera.

Finalistek azaroaren 28an aurkeztu zituzten beren proiektuak, Bilbon egin zen Ikerketa eta Ebaluazio Topaketan.

Ikastetxe gipuzkoarraren hezkuntza ereduak funtsezko hiru ardatz dauzka: zerbaiten parte izatearen sentimendua, berrikuntza eta sostengarritasuna –ingurumen arlokoa, soziala eta ekonomikoa. Horrez gain, balio bereizle bat dauka: sormena erabiltzea erronkak gainditzeko. Ikasleak beren hezkuntza prozesuen arduradun bihurtzen dira, diziplina anitzeko proiektuak garatzen dituzte eta praktikaren bidez ikasten dituzte ikasgai desberdinetako edukiak, betiere teknologia digitalak erabiliz tresna transbertsal gisa.

Metodologia horren adibide bikaina dira ETHAZI Errendimendu Handiko Prestakuntza Zikloak. Ikastaro horien abiapuntua arazo bat da; ikasleek arazo hori konpontzeko behar duten ezagutza bilatu eta aplikatu behar dute taldeko lanaren bitartez. Teknologiak ere prozesu horretan integratzen dira, esaterako sakelako telefonoak eta Moodle plataforma. Ondoren, ebaluaketa egitean, kontuan hartzen dira auto-ebaluaketa eta ikaskideen ebaluaketa ere, eta guztien artean adosten da emaitza. Metodologia horretatik hainbat proiektu sortu dira, besteak beste Designet, Diseinu Industrialeko ekimen bat, non EAEko beste 9 ikastetxetako ikasleek parte hartzen baitute, Hetel eta Etxe-Tar enpresen laguntzarekin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke