Berrikuntza bultzatzeko tresnak, ezinbestekoak zure enpresarentzat

2015ko Martxoa 11,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta bere menpeko enpresen garapenerako agentziak, hots, SPRI Taldeak, estrategia berri bat jarri dute martxan euskal enpresetan berrikuntza bultzatzeko eta berrikuntzaren bidez beren etorkizuneko garapen lehiakorraren oinarriak ezartzeko.

 

Estrategia horrek Innobideak du izena eta hainbat programa barne hartzen ditu alderdi hauek bultzatzeko euskal enpresetan: dibertsifikazioa, pertsonen parte-hartzea, kudeaketa aurreratua eta enpresa bikaintasuna. Guztira ia bost milioi euro banatuko dira laguntzatan.

 

Innobideak estrategiaren barruan daude Lehiabide, Kudeabide, Pertsonak eta Prestakuntza programak. Lehiabidek produktu, zerbitzu edota merkatuen dibertsifikazioa bultzatzen du. Kudeabidek kudeaketa aurreratuko metodologia, tresna eta printzipioen ezarpena sustatzen du. Pertsonak programaren helburua da langileek enpresaren kudeaketan parte har dezatela eta Prestakuntza programaren bidez dohaineko prestakuntza jardunaldiak egiten dira Kudeaketa Aurreratuaren giltzarriak ezagutarazteko.

 

Kudeabide programan enpresek gehienez 25.000 euroko diru-laguntzak jaso ditzakete proiektuko. SPRIk kudeatutako programa hori 50 langile baino gehiagoko enpresei zuzendurik dago eta 1,2 milioi euroko zuzkidura du. Iaz 246 enpresak parte hartu zuten programa horretan.

 

Estrategia horren berri emateko, Eusko Jaurlaritza hainbat argitalpen ateratzen ari da, eta hemendik sar zaitezke horietara guztietara:

 


Eusko Jaurlaritzako Innobideak Estrategiaren argitalpena


Innobideak Estrategiako KUDEABIDE liburuxka


Kudeaketa Aurreratuaren Eredua 2015

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke