Kolaborazio berrien bila adikzioen arloko profesionalen artean

2015ko Azaroa 19,

Topaketaren kartela.

Adikzioak dituzten pertsonei arreta emateko programa eta ekintzak gero eta konplexuagoak dira, esparru desberdinetako profesionalak barne hartzen dituztelako. Gainera, gizarte eta osasun zerbitzuen arteko komunikazio-sareak ehuntzen dituzten praktikak dira emaitza onenak ematen dituztenak.

Azaroaren 26an eta 27an, Lankidetza soziosanitarioa adikzioen arloan  topaketa antolatu da, lankidetzaren aukerak aztertzeko eta profesionalen artean esperientziak partekatzeko. Jardunaldiak Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen Auditoriumean egingo dira, Gizakia Fundazioaren 30. urteurrenaren karietara.

Jardunaldien egitaraua osasun eta gizarte arloetako profesionalei zuzenduta dago, eta baita ere adikzioak dituzten pertsonen kolektiboarekin lan egiten duten erakunde publiko nahiz pribatuetako arduradunei, boluntarioei eta ikasleei. Bi egunetan zehar hainbat mahai-inguru eta hitzaldi antolatuko dira, zeintzuetan ezagutzera emango baitira hainbat lurraldetan lortutako aurrerapenak eta kolaborazio praktikak.

Gainera, jardunaldi horietan askotariko gaiak jorratuko dituzte: lan eta gizarte munduan sartzea, adikzioak dituzten pertsonei laguntzea osasun mentaleko sareetatik abiatuta edota nerabeei arreta emateko ereduak. Topaketako parte-hartzaileen artean aipatzekoa da Joan Subirats, Bartzelonako Unibertsitateko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuko irakaslea, zeinak “Las adicciones del siglo XXI” izeneko hitzaldia eskainiko baitu. T4 Elkarteko Álvaro Ortiz de Záratek martxan jarri duten esku-hartze integraleko ereduaren berri emango du. Ana Aguirre, Caritaseko Familia eta Haurtzaroko arduradunak hizpide izango du sareko lana prebentziozko esku-hartze metodologia gisa. Eta Osasun Publikoko Hosanna Parra Vinós erizainak Gasteizko parte-hartze eredua azalduko du.

Gizakia Fundazioa Caritasek eta Bilboko Diozesiak sortu zuten 1985ean. Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, prebentzio, laguntza nahiz gizarteratze arloko programak eskaintzen dituena bazterkeria soziala jasateko arriskuan dauden kolektiboentzat. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke